SAN ESTEBAN SARIA | TROFEO SAN ESTEBAN

5 TXAPELDUN, 3 TXAPELDUN ORDE eta 3 HIRUGARREN POSTU SAN ESTEBAN SARIAN

  • Giro bikaina izan genuen eta haur guztiak oso pozik atera ziren
  • Buruntzaldea IKT hirugarren izan zen taldekako sailkapenean


    Giro bikaina izan genuen larunbatean, San Esteban Sarian. Haur guztiek gogotsu eta bikain egin zuten igeri eta oso pozik atera ziren irabazitako garaikur guztiekin. Taldeko 33 igerilari izan ziren azkenean lehian.

    Buruntzaldea IKT hirugarren izan zen sailkapen orokorrean. Aupa Ekipo !!

    2003an jaioak

    2003an jaiotakoak 50 metroko frogetan jardun zuten. Adin hontakoentzat beraien bigarren txapelketa zela jakinda bikain aritu ziren denak igerian, oraindik urduri jartzen badira ere, igeri egiteko modua eta arautegia ondo barneratzen ari direla erakutsi zuten.
    • 50 bizkar frogan, mutiletan Xabier Hernandez hirugarren izan zen, nesketan Leire Martin bezelaxe. Biek bikain egin zuten igeri.
    • 50 bular frogan Ainhoa Martin aritu zen laugarren postua lortuz.
    • 50 libre frogan neskak aritu ziren. Nora Qian Villamendiana izan zen azkarrena bigarren postua lortuz, Maider Lizaso hirugarren izan zen, Anne Izagirre laugarren eta Nagore Alonso zazpigarren. Denak bikain aritu ziren, Zorionak !! 

    Jon Millan faltan bota genuen, asteartetik gaixo egonagatik ezin izan baitzuen gurekin egon. Animo Jon!!

    2002an jaioak

    2002koek ere 50 metroko frogak egin zituzten. Txikienak bezelaxe oso txukun eta gogotsu aritu ziren.
    • 50 bular frogan Iker Chaves aritu zen eta laugarren izan zen.
    • 50 libre frogan, mutiletan, Lander Sorozabal izan zen azkarrena lehenengo postua lortuz. Bere atzetik izan zituen Lander Azkarate seigarren postuan, Xabier Etxeberria zortzigarren postuan, Alex Urbano hamargarren postuan, Unai Zaldua hamaikagarren postuan eta Unai Lizartza hamahirugarrenean. Nesketan, azkarrena Irati Arzallus izan zen eta bigarren izan bazen ere oso gutxigatik ez zen txapeldun izan. Nerea Garcia seigarren izan zen, Izadi Villaron zazpigarren eta Nerea Calvo bederatzigarren.


    2001ean jaioak

    Hauek 100 metroko frogetan aritu ziren eta normala den bezela, txikiek baino frogen domeinu eta ezagutza handiagoa erakutsi zuten benetan marka onak eta postu bikainak lortuz.
    • 100 tximeleta frogan Nora Irazusta aritu zen. Norarentzat froga gogor hau egiten zuen lehen aldia zen eta bikain egin zuen. Frogan zehar ura irentsi bazuen ere, heldutasun handiarekin igerian jarraituz buelta ematea lortu zuen. Azkenean, gertaera honi buelta eman eta bigarren izan zen. Zorionak Nora !!
    • 100 bizkar frogan Ibon Etxarri aritu zen mutiletan. Ibonek bigarren postua lortu zuen oso txukun igeri eginez. Nahia Jie Villamediana aritu zen nesketan froga hontan eta nagusitasun osoz izan zen txapeldun marka bikain bat eginez.
    • 100 bular frogan 3 neska aritu ziren, Leire Carcedo, Erika Rodriguez eta Eneritz Buiza. Hirurak bikain aritu ziren. Leire txapeldun izan zen marka oso ona lortuz. Erika hirugarren izan zen eta Eneritz bederatzigarren.Hirurak bikain aritu ziren.
    • 100 libre frogan, mutiletan, Jon Soto eta Argoitz Tardio aritu ziren. Jon bigarren izan zen eta Argoitz laugarren. Biek marka ederrak egin zituzten eta bere adineko beste guztiek bezela igerian domeinu eta konfidantza handiagoa dutela erakutsi zuten. Nesketan, Amaia Izagirre aritu zen mutilak bezelaxe igerian bikain eginez eta sailkapen oso estu batean bosgarren postua lortuz. 


    2000an jaioak

    2000 urteko lau igerilari aritu ziren trofeo hontan: Janire Berasarte, Beñat Alkorta, Ainara Garcia eta Ane Solano. Laurak bikain aritu ziren. 
    • 100 tximeleta frogan Janire Berasarte txapeldun izan zen nagusitasun osoz. 
    • 100 bizkar frogan Beñat aritu zen eta laugarren postu bikain bat lortu zuen.
    • 100 bular frogan Ainara Garcia jaun eta jabe izan zen lehenengo postuan sailkatuz eta 
    • 100 libre frogan Ane Solano bikain ibili zen, aurten hasi bada ere igerian oso txukun eginez zazpigarren sailkatuz. Zorionak Ane !!


    1999an jaiotako mutilak

    Bi mutil aritu ziren tarte hontan eta biak 100 libre frogan. 
    • Iñaki Etxebeste izan zen bietan azkarrena bigarren postuan sailkatuz eta Unai Irigoras laugarren izan zen. Iñaki bikain eta Unai ere bai. Unai, Ane bezela, aurten hasi berria da eta oso erritmo bizian ikasiz doala erakutsi zuen txapelketa hontan. Zorionak Unai!!


    Arratsalde polita beraz Oiartzunen larunbatean bizitakoa. Haur guztiak oso gustura atera ziren beren garaikurrekin eta egindako lan bikainarekin. Gainera, gure taldea hirugarren izan zen sailkapen orokorrean eta horregatik ere kopa ederra jaso genuen.

    Honetaz gain, taldekide guztiak talde bezela beren lagunak etengabe animatzen aritu ziren eta horrek benetan poztu gintuen, igerian bakarka egiten bada ere, taldekideen laguntza ezinbestekoa delako kirol hontan. 

    Hori guztigatik beraz ZORIONAK EKIPO !! SEGI HORRELA !!

    Igerilariak eta entrenatzaileak lortutako garaikur guztiekin. Benetan pozik atera ziren denak.

    EMAITZAK / RESULTADOS                    

    Iruzkinak