KZL 2. JARDUNALDIA | 2ª JORNADA LED

Pasa den larunbatean, taldeko txikienek, benjamin eta alebinek ligako 2. jardunaldia izan zuten Hernanin. 
Ohi bezela giro polita izan genuen eta gure igerilari gaztetxoak bikain ibili ziren egindako froga guztietan. 
Orokorrean emaitza onak lortu zituzten gure igerilariek, euren markak hobetzea lortu zuten eta oso ondo moldatu ziren egindako froga guztietan.
Emaitzen aldetik aipatzekoa izan zen Irati Arzallus-ek 100 libre frogan lortutako taldeko errekor berria, froga hontan 1'26''13 eginez.




2003an jaioak

Unai Somovilla, Jon Millan, Leire Martin, Ainhoa Martin, Aiora Casado, Nora Qian Villamediana, Maider Lizaso eta Nagore Alonso izan ziren 2003 urteko taldeko partehartzaileak. 

Gaztetxo hauek 50 libre frogan egin zuten igeri eta 6x25 bizkar errelebo mixtoan. 

Mutilen artean Unai Somovilla izan zen azkarrena 51''27 denborarekin eta nesken artean berriz Leire Martin, 44''53 denborarekin bere adinekoen artean 3garren sailkatuz. 

2002an jaioak

Urte hontakoek ere 50 libre froga izan zuten. 

Partehartzaileak Lander Sorozabal, Lander Azkarate, Xabier Etxeberria, Nerea Garcia, Nerea Calvo eta Laura Benitez izan ziren. Adin hontakoa den Irati Arzallus-ek 100 libre frogan hartu zuen parte. 

50 libreko frogan, mutiletan, Lander Azkarate izan zen azkarrena 44''62 markarekin bere adinekoen artean bigarren postuan sailkatuz. Nesketan aldiz taldeko lehena Nerea Garcia izan zen eta bere adinekoen artean 3garren izan zen 46''12 markarekin.

Esan bezela Irati Arzallus 100 libre frogan lehiatu zen, eta froga hontan adineko taldeko errekor berri bat ezarri zuen 1'26''13 eginez. Irati bere adinekoen artean 6garren izan zen froga hontan.

Euren frogei amaiera emateko 2003 eta 2002an jaioek 6x25 bizkar errelebo mixtoa izan zuten eta lan txukuna egin zuten taldeko errelebo hontan 12garren postuan sailkatuz. Inauteriak medio izandako baja kopuruarekin,  errelebo bakarra atera genuen, baina egindako honekin gure igerilari txikienek ederki gozatu zuten froga hontan.

2001eko neska-mutilak eta 2000ko mutilak

Adin tarte honek bi froga izan zituen. Bata 50 bizkar eta bestea 200 libre froga. 

50 bizkar frogan eta mutiletan, Beñat Alkorta, Ibon Etxarri, Argoitz Tardio eta Jon Soto aritu ziren. denetan azkarrena Beñat izan zen 44''16 markarekin. 2001ekoen artean azkarrena Ibon Etxarri izan zen 44''71 eginez eta bere adinekoen artean 13garren sailkatuz.

Mutiletan baina 200 libre frogan Beñat Alkorta izan zen berriro ere azkarrena 3'12''81 eginez. 2001ekoen artean lehena Jon Soto izan zen 3'16''52 denborarekin sailkapeneko 14garren postua lortuz.

Nesketan Nahia Jie Villamediana, Amaia Izagirre, Nora Irazusta, Erika Rodriguez eta Eneritz Buiza aritu ziren. 50 bizkar frogan Nahia Jiek lehenengo postua lortu zuen 37''86 markarekin eta gauza bera egin zuen 200 libre frogan 2'52''83 eginez. 

2000ko neskak eta 1999ko mutilak

Adin tarte honek ere bi froga izan zituen: 100 bizkar eta 200 libre.

Mutiletan Iñaki Etxebeste bakarrik aritu zen. Iñakik 100 bizkar frogan 1'42''14 egin zuen eta 200 libren 3'07''71 bietan bere markak hobetuz eta txukun igeri eginez.

Nesketan Ainara Garcia, Maialen Casado eta Janire Berasarte aritu ziren. 100 bizkar frogan azkarren Ainara izan zen 1'32''43 eginez eta  baita 200 libre frogan ere 3'01''54 eginez. Hala ere Mailaen eta Janire oso gertu izan zituen.

4x50 tximeleta erreleboa

Saioari amaiera emateko taldeko alebinek 4x50 tximeleta erreleboa izan zuten. Nesketan eta mutiletan errelebo bana atera genuen.

Mutiletan, Jon Sotok, Argoitz Tardiok, Beñat Alkortak eta Ibon Etxarrik osatutako taldea 14garren izan zen.

Nesken erreleboa Janire Berasartek, Maialen Casadok, Ainara Garciak eta Nahia Jie Villamedianak osatu zuten eta 2'50''49 eginez hirugarrenak izan ziren benetan txukun igeri eginez.

Giro politarekin eta igerian txukun eginez ibili ziren beraz gure haurrak Hernanin.


Nesken 4x50 tximeleta erreleboa hemen ikusi dezakezue:



Igande hontan, haur hauetako batzuek Kutxa Sariko finalak izango dituzte Irunen. Ea zer egiteko gai diren ! Animoak guztioi!!

Iruzkinak