ESPAINIAKO INFANTILEN NEGUKO TXAPELKETA | CTO DE ESPAÑA INFANTIL DE INVIERNO

6 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 7 ERREKOR BERRI Espainiako Infantilen Neguko Txapelketan


Pasa den martxoaren 9tik 11ra bitartean Iñigo Ibarburu Espainiako Infantilen Neguko Txapelketan izan da lehiatzen. Txapelketa Mallorcan izan da eta aurreko asteazkenetik han izan gara.

Iñigo bikain ibili da egindako froga guztietan  (6 froga guztira) eta denetan bere markak hobetzea lortu du, taldeko beste horrenbeste errekor berri ezarriz. 100 tximeletako frogan gainera, 50eko pasean bere marka pertsonala hautsi zuen eta froga hontan ere taldeko errekor berria ezarri zuen.

Lehiaketa ostiraletik igandera bitartean izan da eta Iñigok egun bakoitzean 2 froga izan ditu, bat goizean eta beste bat arratsaldean. Egia esan, oso forma onean joan da Iñigo, eta oso neketsua izan bada ere, azken frogaraino bere markak hausten ikusi dugu.

Postu onenak 50 libre frogan (25''67), 100 tximeletan (1'01''10) eta 200 tximeletan (2'17''40) lortu ditu, hiru froga hauetan 11garren postua eskuratuz eta denetan bere markak hobetuz. 
100 tximeleta frogan egia esan ez zuen egunik onena izan eta zertxobait gehiago egin zezakeen baina froga horrekin egindako "kalea" 200 eko distantzian kitatu zuen bere marka lau segundutan hobetuz.

Hauetaz gain, 100 libre frogan 17garren izan zen 55''60 markarekin, 200 bizkar frogan 33garren (2'17''51) eta 200 libre frogan 24garren 2'02''39 eginez, guztietan ere bere markak hobetuz.

Asteburu gogorra baina emaitza onez beterikoa Mallorcan izan duguna. Orain datorren asteburuan Irunen izango da Iñigo, Euskadiko Absolutuen txapelketan parte hartzen.
Forma egoera aprobetxatuz ea frogaren bat oraindik hobetzerik baduen. 

ANIMO eta ZORIONAK egindako txapelketa bikainagatik !!!





Iruzkinak