RICHARD ORIBE SARIA | TROFEO RICHARD ORIBE


2garren POSTU BAT, ESPAINIAKO TXAPELKETARAKO GUTXIENEKO BERRI BAT, 11 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 7 ERREKOR BERRI Anoetako igerileku luzean ospatutako Richard Oribe Sarian.
  • Iñigo Ibarburuk zilarra lortu zuen 100 tximeletan egindako 1'02''21 markari esker
  • Froga berean Iñigok Espainiako Txapelketarako gutxieneko berri bat lortu zuen

Pasa den larunbatean, maiatzaren 26an, gure igerilari infantil, junior eta absolutuak Anoetako igerilekuan izan ziren Richard Oribe Sarian parte hartzen. Guztira taldeko 9 igerilari izan ziren lehian eta guztiek gutxienez froga bateko marka hobetzea lortu zuten. Emaitza aldetik beraz, egun emankorra izan zen beste behin ere.

Orokorrean oso gustura atera ginen, garai hontan gogor entrenatzen ari diren arren, gure igerilariek markak hobetzen jarraitzen dutela ikusi genuelako.



Mikel Esnalek 50 bizkarreko marka hobetzea lortu zuen 29''99 eginez. Marka honekin gainera taldeko errekor absolutu berri bat ezarri zuen. Lehiatu zen beste frogan, 50 libren, ezin izan zuen marka hobetu irteera poietean irrist egin zuelako, baina igerian azkarrago ibili zenaren sentsazioa daukagu.

Mikel Arribillaga ere oso ondo aritu zen eskumuturreko pitzadura baten ondorioz denbora luzez lehiatu gabe egon ondoren. 50 bizkar frogan bere markatik oso hurbil ibili zen eta 100 bular frogan marka pertsonala hobetzea lortu zuen 1'24''53 eginez. Ea poliki poliki berriro ere martxa hartzen duen. Animo!!

Haitz Mitxelenak 100 tximeleta frogan bakarrik egin zuen igeri eta marka pertsonala lortu zuen 1'03''65 eginez.

Kevin Iglesiasek 50 libreko marka hobetu zuen 32''34 eginez eta Mikel Sotok igeri egindako bi frogetan marka pertsonalak lortu zituen. Mikelek 100 bular frogan 1'29''67 egin zuen adineko taldeko errekor berri bat ezarriz eta 200 libren 2'33''00.

Iñigo Ibarburuk igeri egindako bi frogetan marka pertsonalak lortu zituen. Lehena 50 libre frogan, 26''19 denborarekin aurreko sarian egindako denbora hobetzea lortu zuen eta berriro ere taldeko adineko errekor berri bat ezarri zuen. Lan onena hala ere 100 tximeleta frogan egin zuen. Froga hontan, aurretik zuen marka bi segundu eta erdian hobetzea lortu zuen 1'02''21 eginez, marka bikaina. Marka honekin igerileku luzeko Espainiako Txapelketarako gutxienekoa egin zuen (lau dira jada) eta gainera Sariko bigarren postua eskuratu zuen zilarra irabaziz. Froga hontan taldeko adineko errekorra ezartzeaz gain, errekor absolutua ere ezarri zuen. Entrenamenduaren ondorioz nekea metatzen ari bada ere bikain dabil gure gaztetxoa. Animo eta segi horrela!!

Nesketan, Itsaso Tolosa, Garazi Alkorta eta Naiara Lizaso izan ziren lehiatu zirenak.

Itsaso Tolosak 50 libreko marka hobetzea lortu zuen 31''73 eginez eta adineko errekor berri bat lortuz.  50 bizkar frogan ezin izan zuen bere marka hobetu.

Garazi Alkortak ere froga bereko marka hobetzea lortu zuen 32''84 eginez. 100 tximeleta frogan ere aritu zen Garazi eta marka pertsonala hobetu ez bazuen ere aurrekoetan baino txukunago ikusi genuen igerian.

Azkenik, Naiara Lizasok, igeri egindako froga bakarrean (50 libren) bere marka onena lortu zuen 32''28 eginez eta honek ere, adineko taldeko errekor berria ezarri zuen.

Orokorrean pozik atera ginen gure igerilariek egindako lanarekin, denboraldiko momentu hontan gure igerilariek lortzen dituzten marka pertsonal kopurua handia izaten jarraitzen du eta horrek bakoitzaren helburuak lortzeko bide egokian goazela sinisten laguntzen digu.
Zorionak guztioi eta animoak lanean jarraitzeko!!

Iruzkinak