ABSOLUTUEN UDAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA | CTO DE ESPAÑA ABSOLUTO DE VERANO

Pasa den uztailaren 25etik 27ra bitartean Haitz Mitxelena eta Itsaso Tolosa Terrassan izan dira Absolutuen Udako Espainiako Txapelketan parte hartzen.

Bietako inork bere markak hobetzerik lortu ez duen arren oso gustura etorri gara handik.

Izan ere urte intentsoa izan bi igerilari hauentzat.aurtengoa. Batetik, Haitz Mitxelenak absoluturako sailkapena Euskadiko Txapelketan lortu zuen, gutxieneko aldetik negukoa baino dexente zailagoa zena eta txapelketa hontara helburua beteta joan da. Terrassako 200 tximeleta frogan 41garren izan zen Haitz, baina hori baino garrantzitsuagoa izan da aurreko urtean lehen aldiz sailkatu ondoren, aurten kategoria aldaketa dela eta egin behar izan duen hobekuntza, guztia eguneroko lan gogorrari esker. Zorionak Haitz!!

Itsasorentzat ere urte intentsoa izan da. Inoiz baino estatu mailako txapelketa gehiagotan izan da bere maila hobekuntza asko nabarmendu delarik. Neguko txapelketa absolutuan izan ezik beste guztietan izan da eta hori oso emaitza positiboa da. Terrassako txapelketan 22garren izan zen 200 bizkar frogan eta bi postugatik ez zen finaletan sartu. Guzti honi martxoan Pontevedran lortutako brontzezko domina gehitzen badiogu urte bikaina egin duela garbi ikusi dezakegu.

Esan bezela beraz, biek ere lan bikaina egin dute urte osoan zehar eta horren erakusle lortutako emaitza eta sailkapen guztiak. Aurtengo markekin gainera, biek hurrengo urteko Neguko Absolutuen Txapelketarako partehartzea ia ziurtatua dute.

Orain ondo merezitako atsedena bientzat, datorren denboraldia oraindik hobea izango da eta! Aupa zuek!!

Iruzkinak