KZL 1 JARDUNALDIA | 1ª JORNADA LED

Pasa den larunbatean, Buruntzaldea IKT-ko gaztetxoek txapelketei hasera eman zieten ligako lehenengo jardunaldiarekin. 

Txapelketa hontan, Lasarten eta Andoainen entrenatzen duten haurrek elkarrekin egoteko eta elkarrekin lehiatzeko zuten lehen aukera izan zen eta alde horretatik txapelketa berezia izan zen.

Txapelketa Tolosan izan zen eta guztira Buruntzaldea IKT-ko 50 bat igerilari izan ziren lehian. Guztiak oso txukun aritu ziren eta pozik eta gustura atera ziren.



Lehen Urteko Benjaminak

2004an jaiotako haurrek 50 bizkar eta 6x25 libre errelebo mistoa izan zituzten, beraientzat lehenengoa zen txapelketa hontan. 
Guztira urte hontako 17 haur aritu ziren txapelketan. Beraientzat lehen txapelketa izanik urduri zeuden arren, oso txukun aritu ziren denak, bi estiloetan txukun moldatuz. Adin hontan garrantzitsuena estiloak menperatzea eta arautegia barneratzea izanik, denek lan bikaina egin zutela esan behar dugu.
Emaitzen aldetik, Aintzane Sarobe-k lortutakoa aipatu behar dugu, 50''03 denborarekin sailkapeneko 3garren postua lortu baitzuen eta honekin batera taldeko 8 urteko errekor berri bat ere bai.

Bigarren Urteko Benjaminak

2003ko haurrek 100 bizkar froga indibiduala eta 6x25 libre errelebo mistoa izan zuten. Adin hontako igerilariak ere bikain aritu ziren. Beraientzat lehiatzen ziren bigarren urtea izanik, erraztasun handiagoarekin eta segurtasun gehiagorekin egin zuten igeri.

Denak oso ondo aritu baziren ere, aipatzekoa izan zen nesketan lortutako emaitza. Nesketan azkarrena Leire Martin izan zen, 1'32''54 denborarekin lehenengo postuan sailkatuz eta taldeko adineko errekor berri bat ezarriz. Bere ondoren Ainhoa Martin bosgarren izan zen eta Nora Qian Villamediana zazpigarren. 

Mutiletan Unai G. Somovilla izan zen azkarrena 1'46''68rekin 10garren postuan sailkatuz eta 9 urteko taldeko errekor berri bat lortuz.

6x25 Errelebo Mistoak

Benjaminek errelebo mistoak izan zituzten, 6x25 estilo librean. Guztira, 3 taldek hartu zuten parte eta estilo librean denak ondo moldatzen direnez ederki gozatzeko aukera izan zuten gure haurrek, erreleboekin beti gertatu ohi den bezela

Alebinak

Alebinek ere adinaren arabera distantzia desberdinak izan zituzten. Lehen urteko alebinek 50 bular eta 200 bizkar frogak izan zituzten eta bigarren urtekoek aldiz 100 bular eta 200 bizkar. Bi urteek batera 4x50 libre erreleboa izan zuten saioa amaitzeko.
Alebinek jada estiloak eta arautegia menperatzen dituzte eta eurentzat froga desberdinak gero eta hobeto menperatzea da helburu nagusia. Oso ondo aritu ziren guztiak.

Lehen urtekoen artean, nesketan Irati Arzallus izan zen azkarrena 50 bular frogan 48''88 eginez eta 9garren postuan amaituz. Adin hontako nesken 200 bizkar frogan ere bera izan zen azkarrena 3'19''18 denborarekin 8garren postu lortuz.
Adin hontako mutilen artean Jon Soto izan zen azkarrena bai 50 bular frogan eta baita 200 bizkar frogan ere. Lehenengoan 11garren postua lortu zuen 49''08 markarekin eta bigarrenean 12garrena 3'16''30 eginez eta 11 urteko errekor berri bat lortuz. Honetaz gain, 2002 urteko Lander Sorozabalek 10 urteko errekor berri bat ezarri zuen 3'34''60 markarekin.

Bigarren urteko alebinen artean bi frogetan azkarrena Nahia Jie Villamediana izan zen, bietan lehenengo postua lortuz. Nahia Jie-k 1'31''78 egin zuen 100 bular frogan eta 2'55''68 200 bizkar frogan, bietan taldeko adineko errekor berriak ezarriz.

Mutiletan, 100 bular frogan Jon Ibargoyen izan zen azkarren 1'43''61 egitea lortuz eta bita 200 bizkar frogan ere, 3'05''77 markarekin 12 urteko errekor berri bat ezarriz.

4x50 Libre Erreleboa

Saioa amaitzeko alebinek 4x50 libre erreleboa izan zuten, bai nesketan eta baita mutiletan. Nesketan, Nahia Jie Villamedianak, Leire Carcedok, Nora Irazustak eta Amaia Izagirrek osatutako taldeak 3garren postua lortu zuen. Mutilek (Jon Ibargoyen, Beñat Alkorta, Jon Soto eta Xabier Alonso) 7garren postuan amaitu zuten. Mutilen erreleboan Jon Ibargoyenek errekor berri bat lortu zuen, 12 urteko 50 libre froga 33''67an utziz.

Iruzkinak