EH-ko JUNIOR, PROMESA eta ABSOLUTUEN NEGUKO TXAPELKETA | CTO DE EH JUNIOR, PROMESA y ABSOLUTO DE INVIERNO

URREZKO DOMINA BAT, ZILARREZKO 3 eta BRONTZEZKO BESTE HIRU, 10 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 14 ERREKOR BERRI

Itsaso Tolosa Euskal Herriko Txapeldun 200 bizkar frogan eta Txapeldunorde 100 metrotan
Haitz Mitxelena Txapeldunorde 200 tximeletan
Mikel Esnalek hirugarren postua 50 libren.
Niara Lizaso Espainiako gutxienekoak oso gertu.



Pasa den asteburuan taldeko junior, promesa eta absolutuak Iruñan izan ziren, Neguko Euskal Herriko Txapelketan parte hartzen. 

Hauetaz gain, Iñigo Ibarburu eta Naiara Lizaso infantilak ere izan ziren bertan, absolutuen gutxienekoak, izateagatik edo Espainiako gutxienekoak gertu izateagatik parte hartu baizezaketen.

Guztiak oso txukun aritu ziren eta denen artean 7 domina ekarri zituzten etxera. Infantilek ez zuten dominarik lortzerik lortu maila absolutuan lehiatzen baitziren.

Lortutako domina gehienak Itsaso Tolosaren eskutik etorri ziren. Itsaso juniorra bada ere, junior mailan eta absolutu mailan lortu zituen dominak. 

Lehena 50 bizkar frogan. Froga hontan brontzezko domina eskuratu zuen 32''25ekin bere marka pertsonala hobetuz eta taldeko errekor berri bat jarriz.
Hurrengo biak 200 bizkar frogan. Froga hontan bere marka hobetu ez bazuen ere Euskal Herriko Txapeldun izan zen junior mailan eta Txapeldunorde absolutuen artean.
Azken biak 100 bizkar frogan lortu zituen. Itsasok froga hontan bere marka pertsonala hobetzea lortu zuen 1'08''78 eginez eta aldi berean taldeko errekor berri bat ezarri zuen. Froga hontan Txapeldunorde izan zen junior mailan (zilarra) eta brontzea absolutu mailan. 
200 libre frogan ere aritu zen Itsaso, 2'26''89 markarekin bere marka pertsonala hobetuz eta hontan ere, taldeko errekor berria ezarriz.

Mikel Esnal izan zen domina lortu zuen bigarren igerilaria. Esnalek 50 eta 100 libre frogetan hartu zuen parte. Larunbateko saioan 100 libreko igerileku luzeko marka hobetzea lortu zuen, 54''43 eginez. Marka honekin Mikel bosgarren izan zen absolutuen sailkapenean. Igandeko 50 libre frogan Esnalek brontzea lortu zuen absolutu mailan, 25''12 eginda.

Haitz Mitxelenak ere domina lortu zuen 200 tximeleta frogan. Promesa maialn Euskal Herriko Txapeldunorde izan zen 2'19''65 markarekin.Honetaz gain, 50 tximeletan 7garren izan zen eta 100 tximeletan 4garren postuan amaitu zuen.

Garazi Alkortak 50 tximeletan hartu zuen parte 34''78 eginez. Denbora honekin bere aurreko marka hobetu zuen eta bi urteren ondoren berriro ere Euskal Herriko Txapelketa batean izan zen.

Jone Vazquez.-ek 400 eta 800 libre frogetan hartu zuen parte. 800 metrotan 11'09''13 egin zuen, igerileku luzeko marka pertsonala eta errekor berriak ezarriz baina 400ean benetan fin ibili zen, 5'17''95 marka lortuz.

Azkenik bi infantil ere izan genituen lehian: Iñigo Ibarburu eta Naiara Lizaso. Biak absolutu mailan lehiatu ziren eta oso fin aritu ziren. 
Naiarak 50 libre eta 100 libre frogetan Espainiako gutxienekoak lortzea zuen helburu. Bietan oso gertu geratu zen marka bikainak eginez eta bietan taldeko errekor absolutuak ezarriz. 1999an jaiotao neska honek 1'04''39 egin zuen 100 libren ( espainiako gutxienekotik 44 ehunekotara) eta 29''87 50 libren (gutxienekotik 27 ehunekotara). Ziur gaude datozen txapelketetan zehar lortu dituela.

Iñigo Ibarburu berriz, bere marka onenetan aritu zen. 50 tximeletan bere marka pertsonal eta taldeko errekor absolutu berriak ezarri zituen 27''35 eginez. Bere froga garrantzitsuenean, 100 tximeletan bere marka onenean ibili zen eta bi aste barru Mallorcan izango den Espainiako Txapelketan txukun arituko dela uste dugu. Palman Itsasorekin batera izango da.

ABSOLUTU MAILAKO EMAITZAK

JUNIOR eta PROMESA MAILAKO EMAITZAK

ARGAZKI GALERIA

Iruzkinak