NAHIA JIE VILLAMEDIANA TXUKUN MANRESAN
- Bere estreineko aldian 200 eta 100 bizkar frogetan lehiatu zen
Pasa den uztailaren 11tik 13ra bitartean Nahia Jie Villamediana Manresan lehian izan zen, Espainiako Alebinen I Txapelketan.
Orokorrean txukun aritu zen Nahia eta esperientzia polita bizitzeko aukera izan zuen eta bertatik asko ikasteko aukera ere bai. Nahia 200 eta 100 bizkar frogetan lehiatu zen.
Froga hauek igerileku luzean egiten zituen lehen aldia zen eta urduritasuna medio, txukun aritu zen bietan. Ostiralean, 200 bizkar frogan, 2'49''10 egitea lortu zuen, igerileku luzeko gutxienekoa berdinduz. Froga modu txukunean egitea lortu zuen eta sailkapeneko 38garren postuan sailkatu zen.
Hurrengo egunean, larunbatean, 100 bizkarreko frogan 1'20''29 egin zuen eta 67garren postuan amaitu zuen.
Emaitzak alde batera utzita, jasotako esperientzia da Manresatik ekarri dugun gauzarik positiboena. Bertan, Nahiak maila altuko igerilari gazteekin lehiatzeko aukera izan du, eta poliki poliki maila horretan mantendu eta pixkanaka progresioan aurrera joateko helburuarekin animoz beteta amaitu zuen.
Orain ondo meresitako oporrak!! Zorionak Nahia!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina