24eme NAUTIQUES DE TARBES

EUSKADIKO ERREKOR BERRI BAT, ESPAINIAKO UDARAKO ABSOLUTUEN TXAPELKETARAKO GUTXIENEKO BERRI BAT, 4 URRE, ZILAR BAT eta 5 BRONTZE. 6 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO  6 ERREKOR BERRI TARBES-en
  • Iñigo Ibarburuk 17 urteko Euskadiko Errekorra hautsi zuen 26''04 eginez eta horrekin Absolutu mailako Espainiako Udarako Txapelketarako gutxieneko berri bat lortu zuen
Pasa den asteburuan, taldeko bost igerilari Gipuzkoako Selekzioarekin Tarbes-en izan dira "Les 24eme Nautiques de Tarbes" Nazioarteko Sarian parte hartzen. Bostak txukun aritu dira eta emaitza onak lortu dituzte. Itsaso Tolosa konbokatua bazegoen ere, ez zen joan gaixo egonagatik.























Giro ona eta txapelketa gogorra izan dute gure igerilariek Tarbes-en. Kanporaketa serie, final eta errelebuen artean froga asko burutu dituzte eta oraindik forma puntuan ez badaude ere maila ederrean aritu dira gure igerilariak. Horren erakusle lortu dituzten marka eta garaikurrak.

Iñigo Ibarburu txapeldun izan zen 50 eta 100 tximeletan, nagusitasun osoz. 
Bi froga hauetan urrea lortu zuen Iñigok. 50 tximeletako frogan ginera, taldeko 17 urteko errekor berria ezezik, aurretik Yerai Lebon-ek zuen Euskadiko Errekor berria ere hautsi zuen 26''04 eginez. Aurreko errekorra 26''11an zuen Yerai-ek. Errekor berri hau hirugarrena du jada Iñigok. Marka honekin gainera, Udarako Absolutu mailako Espainiako Txapelketarako gutxieneko berri bat lortu zuen.
4x100 libre errelebuan eta 4x100 estiloak errelebuan ere atera zen Iñigo, lehenengoan brontzea lortuz eta bigarrenean zilarra eskuratuz.
200 libre frogan 10garren amaitu zuen.

Mikel Esnalek ere marka onak egitea lortu zuen. Alde batetik 50 libre frogan brontzea eskuratu zuen eta 50 bizkar eta 100 libren 5garren izan zen. Mikelek ere 4x100 libre eta 4x100 estiloak errelebuetan hartu zuen parte eta lehenengoan txapeldun izatea lortu zuen Gipuzkoako Selekzioak eta bigarrenean berriz brontzea, Gipuzkoako juniorren atzetik sailkatuz.


Haitz Mitxelena 6garren izan zen 100 tximeleta frogan eta 7garren 200 tximeletan. Haitzek 4x100 estiloak errelebuan Esnalekin batera hartu zuen parte eta berak ere brontzea eskuratu zuen froga hontan.

Ainara Garciak brontzea eskuratu zuen 50 bular frogan. Marka pertsonala eta 14 urteko eta absolutu mailako taldeko errekor berria ezarri zuen 36''74 eginez. 100 bular frogan 4garren izan zen eta 200 bular frogan berriro ere 14 urteko eta absolutu mailako taldeko errekor berri bat ezarri zuen marka pertsonala eginez, 3'00''10. Azken roga hontan 9garren izan zen. Infantilen 4x100 estiloak errelebuan ere atera zen AInara eta froga hontan Gipuzkoako selekzioak 4garren postua eskuratu zuen.

Nahia Jie Villamedianak urrea eta taldeko errekor berriak ezarri zituen 100 tximeletan 1'22''40 eginez. 200 bizkar frogan 7garren izan zen marka pertsonala eta 13 urteko taldeko errekor berri bat ezarriz (2'43''82).

Arestian aipatu bezela, gure igerilariak oraindik forma onenean ez badaude ere, bikain aritu dira. Orokorrean bere marka onenetan aritu dira eta zenbait roga hobetzea lortu dute. 

Esperientzia polita eta lanean jarraitzeko gogobetez. AUPA ZUEK!!


Iruzkinak