ALEBINEN GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO TXAPELKETA, IGERILARI OSOA

LEIRE MARTIN eta UNAI G. SOMOVILLA GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO TXAPELDUN eta AINHOA MARTIN TXAPELDUNORDE

Pasa den larunbatean, gure taldeko 2003ko neska-mutilak eta 2002 mutilak Azpeitian izan ziren Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan parte hartzen.

Txapelketa honek "Igerilari osoa" izaera du, bertan haurrek lau estiloetan parte hartzen dutelako: 50 tximeleta eta 100 bizkar goizean eta 100 bular eta 100 libre arratsaldean. Igerilari guztiek froga guztiak egin zituzten eta lau denboren baturak ematen zuen sailkapen orokorra.
Gauzak horrela, gure igerilari guztiak oso txukun aritu ziren, euren marka guztiak asko hobetuz eta 4 estiloetan bikain aritzen direla erakutsiz.
Nesken sailkapen orokorrean, Leire Martin txapeldun izan zen eta Ainhoa Martin berriz, txapeldunorde.

Mutiletan, 2003ekoen artean, Unai G. Somovilla ere Txapeldun izan zen. Beraz, podiumean zeuden 9 lekuetatik gure taldekideek 3 betetzea lortu zuten eta lehen postuetan gainera.

Podiumean ez, baina besteak bezain bikain aritu ziren gainontzeko taldekide guztiak, denak lau estiloetan txukun eta lehian ahal zuten onena ematen.

Orokorrean, taldeko 12 igerilari izan ziren txapelketa honetan parte hartzen.

Txapelketaz gain, haur guztiak egun osoan izan ziren Azpeitian, elkarrekin bazkaltzen. Giro bikaina izan genuen taldekide guztien artean eta egun neketsua baina polita igaro zuten denek.
Adin tarte hontako haurrek azken txapelketa XXV. Lasarteko Saria izango dute.

Iruzkinak