9 FINAL, 6 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 5 ERREKOR BERRI Eguberrietako XXXII Nazioarteko Sarian
- Iñigo Ibarburu eta Mikel Esnal hiruna finaletan izan ziren. Itsaso Tolosa bi finaletan izan zen eta Nahia Zudaire ere, kirol egokituko finalean izan zen.
- Iñigo Ibarburu 50 tximeletako finalean garaile izan zen eta 100 tximeletakoan bigarren sailkatu zen. Nahia Zudaire ere bigarren sailkatu zen Multidisability taularen arabera.
Atzo, abenduaren 29an, Euskal Herrian egiten den igeriketa txapelketarik garrantzitsuena ospatu zen, Eguberrietako Nazioarteko Saria. Aurtengoan Donostiako Paco Yoldi igerilekuan izan zen txapelketa, bere XXXIIgarren edizioan.
Txapelketa hontarako 11 taldekide sailkatu ziren: Iñigo Ibarburu, Itsaso Tolosa, Mikel Esnal, Haitz Mitxelena, Garazi Alkorta, Mikel Soto, Txomin Mujika, Naiara Lizaso, Nahia Jie Villamediana eta Nahia Zudaire. Txomin Mujika ez zen izan gaixo egoteagatik eta Mikel Soto ere goizeko hirugarren froga bainao lehen arrazoi beragatik txapelketa utzi behar izan zuen. Gainontzeko guztiak kanporaketa serieetan izan ziren baina finaletan egotea Iñigok, Itsasok, Mikel Esnalek eta Nahia Zudairek bakarrik lortu zuten, nazioarteko igerilarien maila altua medio.
Bai kanporaketa serieetan eta baita finaleta ere bikain aritu ziren gure igerilariak.
Kaporaketa Serieak
Gure igerilariak ederki aritu ziren kanporaketa serieetan, egia esan finaletan baino hobeto orokorrean. Azken egun hauetako geldialdiek eta entrenamendu murrizketak batetik eta finaletan izan zuten atseden urriak bestetik, finaletan goizeko mailan egotea zaildu zien gehienei.
Kanporaketa serieetan maila bikaina erakutsi zuten gure igerilariek. Iñigo Ibarburu 50 eta 100 tximeletako frogetan erraztasun osoz sailkatu zen eta 200 estiloak frogetan ere sailkatzea lortu zuen.
Mikel Esnalek ere lehiatutako 3 frogetan sailkapena lortu zuen. 50 Libre, 50 tximeletan eta 100 libren bere maila onenean arituz.
Itsaso Tolosa 100 bizkar eta 200 estiloak rogetarako sailkatu zen. 100 bizkar frogan bikain aritu zen, bere marka onenetan baina 200 estiloetan sekulako aritu zen kanporaketan jada, bere aurreko marka 6 segundutan hobetuz eta 2'36''66 eginez. Arratsaldean marka hau hobetzea lortuko zuen gerora.
Naiara Lizasok 100 libreko marka pertsonala egitea lortu zuen 1'03''33 eginez, eta honekin batera igerileku luzeko taldeko errekorra ere bai. Haitz Mitxelenak 200 estiloetan ere marka pertsonala egin zuen 2'31''53 marka eginez eta MIkel Sotok, gaixotu eta joan beharra izan arte, bi marka pertsonal egitea lortu zuen. Bata 100 bular frogan 1'20''36 eginez eta bestea 50 bular frogan 36''85 eginez. Azke bi marka hauek ere taldeko errekor berriak dira.
Jone Vazquez-ek ere 50 libreko marka hobetu zuen 32''60 eginez. Nahia Zudaire, zuzenean arratsaldeko finalera pasa zen.
Finalak
Finalei hasera Iñigo Ibarburuk eman ion 100 tximeleta frogarekin. Froga hontan Iñigo bigarren sailkatu zen 57''29eginez bere marka onenetik segundu bakarrera igeri eginez. 50 tximeletako finalean Iñigo nagusi izan zen 26''16rekin eta saria jaso zuen. 200 estiloetan zazpigarren amaitu zuen 2'19''32rekin.
Mikel Esnalek final gogorrak izan zituen. 50 libre eta 50 tximeletako finalak bata bestearen jarraian izan zituen eta horrek gerora izan zuen 100 libreko finalean ere eragin nabarmena izan zuen. Hala ere kanporaketa zein finaletan bikain aritu zen Esnal, zenbait akats burutu bazituen ere maila ederrean lehiatuz. 50 libren hirugarren izan zen finalean 24''74 eginez. 50 tximeletan laugarren 27''28rekin eta 100 libren 8garren 55''47rekin.
Bai Iñigok eta baita Esnalek ere kanporaketa serieen eta final kopuruen nekea gainean izan zuten, batez ere arratsaldean, non finalak bata bestearen jarraian izan ziren eta igerilariek atsedenarako tarte gutxiago izan zuten. Hala ere, bikain aritu ziren biak finaletan euren tokia defendatuz.
Itsaso Tolosak finaletan atsedenarako tarte gehiago izan zuen. Lehendabizi 100 bizkar froga izan zuen. Final honetan seigarren sailkatu zen 1'08''92 eginez. Saioaren amaieran 200 estiloak frogako finala izan zuen Itsasok eta 2'35''13 eginez zazpigarren postua lortu zuen, eta berriro ere bere marka pertsonala eta taldeko errekorra hobetzea ere bai.
Azkenik, Nahia Zudaire igeriketa egokituko 50 libre frogan aritu zen. Berarentzat egun berezia izan zen. Nahiak igerileku luzean lehiatzen zuen lehen aldia zuen baina bikain aritu zen. Bere frogan 41''96 egin zuen hirugarren postuan amaituz. Multidisability taularen arabera Nahia bigarren izan zen S8 kategoriari dagokion puntuazioaren arabera.
Egun polita eta marka bikainak beraz Paco Yoldin ospatutako Nazioarteko XXXII Sarian.
Giroa ere paregabea izan zen.
Giroa ere paregabea izan zen.
Urtea amaitu eta azita berriei begira jartzeko momentua da orain.
ANIMO EKIPO eta ZORIONAK!!! SEGI LANEAN!!!
ANIMO EKIPO eta ZORIONAK!!! SEGI LANEAN!!!
EMANALDI OSOA | EMISION COMPLETA
ARGAZKIAK | FOTOS
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina