IGERILARI TXIKIAK TXUKUN LIGAKO BIGARREN JARDUNALDIAN
Pasa den larunbatean, Buruntzaldea IKT-ko gaztetxoek txapelketei jarraipena eman zieten ligako bigarren jardunaldiarekin.
Txapelketa hau, gure taldeak bost urteren ondoren Andoainen antolatzen zuen lehena izan zen eta alde horretatik txapelketa berezia izan zen.
Orokorrean, txapelketa luze xamarra izan bazen ere, dena ondo joan zen eta guraso eta bolondresen laguntza handia izan genuen bai jardunaldia aurrera eramateko eta baita materiala jasotzeko ere.
Aspaldiko partez Allurraldeko harmailak jendez gainezka izan ziren gure zonaldeko haur eta gazteak igerian ikusteko eta hori benetan pozgarria izan zen. Milesker bolondres guztiei zuen laguntzagatik! Aupa Ekipo!
Benjaminak
2006an jaiotako haurrek 50 libre eta 6x25 bizkar errelebo mistoa izan zituzten, beraientzat lehenengoa zen txapelketa hontan.
Guztira kategoria hontako 25 haur aritu ziren. Orokorrean, 2006an jaiotako neska-mutilak 50 libre frogan aritu ziren eta 2005ekoak berriz 100 libre frogan. Frogak estilo librean izanik araudi aldetik ez zuten zailtasun gehiegi eta beraz, ez zen aparteko ezer izan. Irteeretan oraindik ikasteko asko daukagun arren, orokorrean txukun aritu ziren gure gaztetxoenak euren frogak txukun burutuz.
6x25 Errelebo Mistoak
Benjaminek, ohi bezela, errelebo mistoak izan zituzten, 6x25 bizkar estiloan. Guztira, 4 taldek hartu zuten parte eta bizkar estiloan denak ondo moldatu zirenez ederki gozatzeko aukera izan zuten gure haurrek, erreleboekin beti gertatu ohi den bezela.
Emaitzez gain, balorazio positiboa egin genuen bigarren jardunaldi hontan. Haurrek distantziak arazorik gabe burutu zituzten eta baita arautegiaren inguruko baldintzak ere, igerian txukun eginez. Adin tarte hauetan hori da gehien baloratu beharrekoa eta beraz, pozik atera ginen gure txikienek egindakoarekin.
Alebinak
Kategoria hontako 32 haur aritu ziren lehian. Alebinek, adinaren arabera distantzia desberdinak izan zituzten. Lehen urteko alebinek 50 bizkar eta 200 libre frogak izan zituzten mutiletan eta 50 bizkar eta 200 bular nesketan. Bigarren urtekoek aldiz 100 bizkar eta 200 libre mutiletan eta 100 bizkar eta 200 bular nesketan. Bi urteek batera 4x50 tximeleta erreleboa izan zuten saioa amaitzeko.
Orokorrean denak txukun aritu ziren, bakoitzak ahal zuen onena ematen. Normala denez, ikasteko asko daukagu oraindik eta horretan jarraituko dugu, gure haurrek froga desberdinak gero eta hobeto burutu ditzaten.
4x50 Libre Erreleboa
Saioa amaitzeko alebinek 4x50 libre erreleboa izan zuten, bai nesketan eta baita mutiletan.
Mutiletan 3 talde aurkeztu genituen eta nesketan berriz, bi. Erreleboan aritu ziren 20 haurrek txukun burutu zuten tximeleta estiloa eta erreleboak sortzen duen zirrara bereziaz gozatzeko aukera izan zuten.
Orokorrean gustura gure igerilari txikiek egindako txapelketarekin.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina