IÑIGO IBARBURU ESPAINIAKO TXAPELDUNORDE

Pasa den otsailaren 26tik martxoaren 1era bitartean Iñigo Ibarburu taldekidea Cadiz-en izan da Junior mailako Neguko Espainiako Txapelketan parte hartzen. Bertan emaitza bikainak lortu ditu, lorpen haundiena 100 tximleta frogan lortu zuelarik.

Froga hontan Iñigo Espainiako Txapeldunorde eta zilarrezko domina izan zen eta 56''05eko marka pertsonala eta taldeko errekorra lortu zituen. Froga hontan bere tokia hartzen ari da Iñigo, aurreko denboraldi amaieran bezela bigarren postua eskuratuz.

Gainontzeko frogatan ere bikain aritu zen Iñigo. 100 libren 53''24ko marka pertsonala eta taldeko errekorra egin zuen, arratsalderako B finalerako sailkatuz.200 tximeletan ere B finalean izan zen eta bere marka pertsonala asko hobetzea lortu zuen bai kanporaketa seriean (2'10''34) eta baita finalean ere (2'08''88). Azken jardunaldian 200 libre froga izan zuen, baina jada nekea haundia zuenez ez zuen finalerako sailkatzerik izan.

Orokorrean bikain aritu da Iñigo eta pixkanaka estatu mailan bere tokia hartzen doa, aurrera begira gauza gehiago egin ahal izateko beharrezkoa den pausua betez. Martxoaren bukaeran Espainiako Open Txapelketa absolutua izango du eta bertan bereziki tximeleta estiloko frogetan ahalik eta onena ematen saituko da.

Animo, zorionak eta eurra!!

Iruzkinak