MARKA UGARI, DOMINAK eta EUSKAL HERRIKO TXAPELKETARAKO SAILKAPEN BERRI BAT Azpeitian
Pasa den asteburuan gure infantil, junior eta absolutuak Azpeitian izan dira Gipuzkoako Neguko Txaplektan parte hartzen. Azterketak eta bestelakoak medio ez dira ahal zuten guztiak bertan izan baina izan direnek maila ona eman dute. Guztira 7 infantil, 2 junior eta 3 absolutu aritu dira lehian.
- Beñat Alkortak eta Nahia Jie Villamedianak dominak lortu zituzten infantil kategorian.
- Xabier Alonso infantilak Euskal Herriko Txapelketarako sailkapena lortu zuen.
Pasa den asteburuan gure infantil, junior eta absolutuak Azpeitian izan dira Gipuzkoako Neguko Txaplektan parte hartzen. Azterketak eta bestelakoak medio ez dira ahal zuten guztiak bertan izan baina izan direnek maila ona eman dute. Guztira 7 infantil, 2 junior eta 3 absolutu aritu dira lehian.
Txapelketa hau aurtengoan inoiz baino goizago etorri da eta hori dela eta aurtengoan eman diogun garrantzia maila desberdina izan da. Gabonetako entrenamendu erritmoaren jeitsieraz konsziente eta bi aste barru junior eta infantilek Euskal Herriko Txapelketa dutela jakinik, ez dugu ezer berezirik egin nahi izan lehiaketa hontarako, Euskal Herrikoan ahalik eta hobekien aritzeko.
Hala ere, gainontzeko talde eta igerilari guztiek bezela eman beharreko maila eskatu zaie denei eta halaxe eman dute, tartean igerilari zehatz batzuekin genituen helburu zehatz batzuk lortuz.
INFANTILAK
Infantil kategoriako igerilariek maila txukuna eman dute nahiz eta euren onenean ez ziren bagenekien. Daramaten entrenamendu erritmoa kontuan izanda espero genuen marketan ibili dira gure gaztetxoak, bi aste barru euren marketan izango duten hobekuntzaren aurrekari gisa, espero dugu.
Irati Arzalluz-ek 400 libreko marka hobetu zuen (5'05''40), Nora Irazustak 100 librekoa (1'10''42), Nahia Jie Villamedianak 100 tximeletakoa (1'15''20), Jon Ibargoyen-ek 200 librekoa (2'12''17) eta 200 estiloak probakoa (2'36''36), Beñat Alkortak 50 librekoa (28''76) eta 50 tximeletakoa (32''33), Leire Carcedok 50 librekoa (33''55) eta azkenik, Xabier Alonsok igeri egindako guztia: 50 librean 31''17, 100 librean 1'04''83, 200 librean 2'20''94, 400 librean 5'03''65 eta 100 estiloetan 1'18''32.
Euskal Herriko Gutxienekoa
Infantilen artean, aipatzekoa da Xabier Alonsok orain dela astebete Gipuzkoako Txapelketarako txartela lortu zuela 400 librean 5'11 eginez eta asteburu hontan, proba hortako marka 8 segundutan hobetuz, Euskal Herriko gutxieneko marka lortu duela.
Dominak
Horretaz gain, Nahia Jie VIllamedianak eta Beñat Alkortak podiumean egotea lortu zuten: Nahia Jie-k 2 brontze eskuratu zituen; bata 100 bizkar proban eta bestea 200 estiloak prroban. Beñatek aldiz, zilarra 50 tximeletan.
JUNIORRAK
Juniorren artean bi igerilari izan ditugu lehian txapelketa hontan: Janire Berasarte eta Unai Irigoras. Janire Berasartek 800 libreko marka hobetzea lortu zuen 10'17''96 eginez. Proba hau izango da agian Euskal Herriko Txapelketan izango duen bakarra eta distantzia horretan hobekuntza ikustea albiste ona izan zen.
Unai Irigoras-ek berriz, Xabier Alonsoren antzeko egoera zuen. Orain dela aste bat Gipuzkaoko Txapelketarako gutxienekoa lortu zuen 400 librean eta asteburu hontan proba hori egin ahal izan du bakarrik. Hala ere, bere marka hobetu duen arren (4'49''88) ez da Euskal Herriko Txapelketarako txartela lortzeko nahikoa izan.
ABSOLUTUAK
Absolutuetan MIkel Esnal, Itsaso Tolosa eta Haitz Mitxelena izan ditugu lehian.
Itsaso Tolosak bere lau probak larunbateko bi saioetan burutu zituen eta emaitza onak lortu zituen: 50 librean eta 100 librean bere marka pertsonalak hobetzea lortu zuen, lehenengoan 29''33 eginez eta bigarrenean 1'03''01 egitea lortuz. Horietaz gain, saioetan zehar eginiko 50 eta 200 bizkar probetan ere bikain aritu zen eta lehen postuetan amaitu zuen.
Mikel Esnal ere bikain aritu zen. Momentu gozoan dago. Azkenaldian, bitatzen den lehiaketa bakoitzean zerbait hobetzea lortzen du (eutsi horri!!). Asteburu hontan 50 librean, 50 tximeletan , 50 bizkar eta 100 bizkar probetan aritu zen. Tximeletakoa ehuneko bakarragatik ez zuen hobetu eta bizkar estiloan sekulako aldaketa eman zuen. Bizkar estiloko 50 metrokoan 27''27 egin zuen, bere aurreko marka segundu bat baino gehiagon hobetuz. Hala ere, 15 metroko marra urazpitik gainditzeagatik deskalifikatua izan zen. 100 metrokoan 1'02''04 eginez marka poertsonala lortu zuen eta oso gutxitan egin duen proba izanik, ez zuen dena ematerik izan. Infinity!!
Haitz Mitxelenak 400 estiloak probako marka pertsonala egitea lortu zuen (5'05''82). Horretaz gain tximeleta erako 50, 100 eta 200 metrokoetan aritu zen eta marka pertsonalik egin ez bazuen ere, bere proba nagusian, 200 tximeletan, sekulako aldaketa ikusi genion. Teknikoki askoz ere hobeto, bere mugimenduez konzienteago eta proba askoz ere hobeto menperatuz aritu zen, aspaldian ezinezko egiten zitzaion 2'12'' ko marka egiteko. Bide onean da Haitz. Segi hor!!
IGERIKETA EGOKITUA
Txapelketa honekin paraleloan, Zarautzen, igeriketa egoikituko Gipuzkoako Txapelketa ospatu zen. Bertan Nahia Zudaire taldekidea izan zen, hilaren bukaeran Valdemoro-n izango duen Espainiakoa prestatze aldera.
Nahia emakumezkoetan txapeldun izan zen puntuen baturaren arabera. Nahia 50 bizkar proban (56''09), 50 librean (44''20) eta 50 tximeletan (52''83) lehen postuetan sailkatu zen eta sailkapen orokorrean ere lehen postua eskuratu zuen. Aupa Txiki!!
NEGUKO LIGA
Larunbat hontan, Lasarten, Neguko Ligako azken jardunaldia ospatuko da. Bertan, Euskal Herriko txapelketa duten infantil eta juniorrek proba labur bakar bat burutuko dute eta gainontzekoak ohi bezela lehian izango dira, tartean Unai Irigoras, Euskal Herriko Txapelketarako azken aukeraren bila.
Argazkiak: Izaraitz IE
GIPUZKOAKO TXAPELKETA: LARUNBATA (Patxi Arzalluz)
GIPUZKOAKO TXAPELKETA: IGANDEA (Patxi Arzalluz)
ELKARBANATU | COMPARTELO
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina