13 MARKA PERTSONAL ETXEAN JOKATUTAKO NEGUKO LIGAREN AMAIERAN
Pasa den larunbatean Neguko Ligari amaiera eman zitzaion Lasarteko igerilekuan. Neguko Ligako azken jardunaldi hontan baja batzuk izan genituen, gaixotasunak zirela eta batetik eta bestelako txapelketa garrantzitsuago batzuen aurrean gaudelako bestetik. Hala ere, ligari amaiera polita eman genion etxeko uretan.

Arg.: TXINTXARRI |
Jardunaldi hontan, ohi baino proba gutxiah¡go burutu genituen, batez ere infantilek, asteburu hontan Euskal Herriko Txapelketa dute eta. Hala ere, guztira 13 marka pertsonal egitea lortu zuten parte hartu zuten 14 taldekideek.
Absolutuak, ohi bezain ongi aritu ziren. Hauek oraindik ere lehiaketa garrantzitsuak urruti dituzte eta entrenamenduko martxa normalarekin dihardute. Mikel Esnal 50 librean eta 10o estiloetan aritu zen, bietan erabat nagusi izanik. Proba berdinetan aritu zen Iñigo Ibarburu ere. Itsaso Tolosak 100 bizkar eder bat eta 50 tximeleta on bat burutu zituen.
Aste hontan, Haitz MItxelena eta Mikel Esnal Gijonen izango dira Master mailako Espainiako Neguko Txapelketan parte hartzen.
Juniorretan, Unai Irigorasek 50 libre eta 200 librean marka pertsonalak egin zituen, lehenengoan 29''10 eginez eta bigarrenean 2'18''15 egitea lortuz. Daniel Herranz-ek ere 100 bular proban bere marka berria 1'33''34an utzi zuen, aurrekoa 4 segundutan hobetuz eta gauza bera egin zuen 200 librean 2'46''66 eginez.
Infantilen 50 libre proban, Nahia Jie Villamedianak (30''00), Jon Ibargoyen-ek (27''65), Xabier Alonso-k (30''47), Ane Otaegi-k (34''41) eta Maria Garasa-k (32''10) marka pertsonalak lortu zituzten. Kategoria berean baina 100 bizkar proban Jon del Rio-k bere aurreko marka 10 segundutan hobetu zuen 1'23''20 eginez, Ane Otaegi-k 100 estiloetako marka 1'30''37an utzi zuen eta 200 librean, Ibane Otegik 2'47''65 eta Maria Garasak 2'46''22 marka pertsonal berriak lortu zituzten.
Datorren asteburu hau txapelketaz josita datorkigu: benjamin eta alebinak andoainen izango dira larunbat arratsaldean ligako euren jardunaldia jokatzen. Infantilak Tolosan izango dira Euskal Herriko Negukoan eta Txapelketa bereko juniorrena Iruñan ospatuko da.
Bestalde, Mikel Esnal eta Haitz Mitxelena Gijon-en izango dira Matser mailako Espainiako Neguko Txapelketan parte hartzen eta Nahia Zudaire berriz, Valdemoro-n, Igeriketa Egokituko Neguko Espainiako Txapelketan.

Aupa EKIPO!!
BURUNPOWER!!
ELKARBANATU | COMPARTELO
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina