TXIKI ETA GAZTETXOAK BIKAIN ANDOAINEN OSPATUTAKO EUREN JARDUNALDIETAN!!
Pasa den larunbatean Andoaingo igerilekuan benjaminen KZL/ TEST. 2. jardunaldia eta Alebinen Ligako 4. jardunaldia antolatu genituen, gauzak ongi egin eta irudi ona emateko irrikaz.
2007-2006 urte bitartekoek 50 metro libreak edo 100 metro libreak probak izan zituzten aukeran eta 6x25 bizkar estiloko errelebu mixtoak ere bai.
Gazteak izanik, oso urduri ekin zioten beroketari eta lehenengo probak igeri egin bitartean ez zituzten urduritasun horiek lasaitu. Urduritasunak ahaztuta, euren txanda iristean, maila onean igeri egin zuten, astez aste egindako lanaren fruituak jaso eta probak bikain burutuz. Errelebuetan ere, nahiz eta denek ezin izan zuten parte hartu, ederki pasa zuten talde lanaz gozatuz. Gure haurretan, orokorrean, 2007koek 50 libre banakako proban aritu ziren eta 2006koak berriz 100 librean.
2005eko neska-mutilek eta 2004ko mutilek 50 metro bizkar eta 100 edo 200 metro libreak probak izan zituzten. Hauek ere ederki egin zuten igeri, orohar denborak hobetu eta aurreko jardunaldian egindako akatsak zuzenduz, beti aurreapausoak emanez. Errelebuko proba ez zen erraza izan adin tarte honentzat: 4x50 tximeleta estiloan aritu ziren errelbukide guztiak, eta inongo arazorik gabe burutu zuten, batzuek teknika bikaina erakutsiz. Orokorrean banakako probei dagokionez, guztiak 50 bizkar eta 200 librean aritu ziren, proba luze eta zailagoak egiteko ahalmena badutela erakutsiz.
Arratsaldeko 18tatik aurrera, alebinek (2004-2003 neskak eta 2003-2002 mutilak) ekin zioten lehiaketari, hauek ere, gogotsu eta denborak hobetzeko irrikaz ekin zioten. Arratsaldeko beteranoenak izanik teknika eta gaitasun handiagoa erakutsi zuten eta maila handiagoko igeriketa ikusi ahal izan genuen. Talde honetako igerilariek 100 metro tximeleta eta 200 metro bular probak izan zituzten igeri egiteko eta 4x100 metro bizkar estiloko errelebuak ere bai. Buruntzaldea IKT-ko igerilariak beti puntan ibili ziren, bai denborei eta bai maila teknikoari dagokionez, itxura bikaina emanez.
Ondo egindako lanaren pozaz eta gozamenaz gustura joan ziren igerilariak etxera, berandu izanagatik ez baitzuten arratsalde txarra pasa igeriketaz eta talde giroaz gozatzen.
Horretaz gain, gure eskerrik beroenak jardunaldia aurrera ateratzen lagundu zuten guraso eta bolondres guztiei ere, euren laguntza gabe ez bailitzateke posible izango. Burunpower!!
ELKARBANATU | COMPARTELO
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina