EH-KO NEGUKO TXAPELKETAK

INFANTIL eta JUNIORRAK BIKAIN EUREN NEGUKO EUSKAL HERRIKO TXAPELKETAN!!

  • Nahia Jie Villamedianak urre bat eta zilar bat eskuratu zuen
  • Parte hartu zuten junior eta infantilen artean (5 guztira) 14 marka pertsonal eta 3 taldeko errekor berri ezarri zituzten, horietako bat adin tartekoaz gain absolutu mailkoa ere izanik.
Pasa den asteburuan gure taldeko 5 igerilari Euskal Herriko Txapelketan izan ziren lehian. Ez ziren lehiatzeko aukera zuten guztiak izan baina batzuek gaixotasunak eta bestelakoak medio ezin izan zuten parte hartu (Naiara Lizaso eta Mikel Soto juniorretan eta Nora Irazusta infantiletan).


Gauzak honela, Iruñan, junior kategoriakoan Janire Berasarte bakarrik izan zen eta Tolosan berriz, infantil kategorian, Irati Arzalluz, Nahia Jie Villamediana, Jon Ibargoyen eta Xabier Alonso.

Juniorren EHkoa
Iruñan, Anaitasuna taldearen igerilekuan, Janire Berasartek 800 librean hartu zuen parte larunbat arratsaldean. Janirek proba txukun aburutu zuen eta 800 libreko bere marka pertsonalaz gain, bere 400 libreko marka ere hobetu zuen pasean. Janirek 10'15''21 egin zuen (400eko pasean 5'04''38 eginez) eta marka honekin taldeko 16 urteko aurreko erreko hobetu zuen.

Infantilen EHkoa
Tolosan berriz, lau igerilariak hiruna probatan aritu ziren eta txukun aritu ziren hirurak ere. Nahia Jie Villamedianak urrea eskuratu zuen 200 bizkar proban eta horretaz gain marka pertsonala egitea lortu zuen (2'30''01). 100 bizkar proban txapeldunorde izan zen 1'10''15ekin (pasean 50eko marka 33''87rekin hobetuz) eta 200 estiloetan berriz laugarren izan zen. Azken hontan dominarik lortu ez bazuen ere, hau izan zen burutu zuen proba onena, aurreko marka 3 segundutan hobetuz eta taldeko absolutu mailako erreko r berri bat ezarriz (2'33''86).

Irati Arzalluz 100, 200 eta 800 librean aritu zen eta hiruretan marka pertsonal berriak egitea lortu zuen. 100ean 1'04''10ean utzi zuen kronoa, 200ean 2'21''77an eta 800ean berriz 10'22''72an. 100 librean 8garren izan zen, 200ean 7garren eta 800ean berriz 4garren.

Xabier Alonso eta Jon Ibargoyen 100, 200 eta 400 librean aritu ziren. Xabierrek hiruretan marka pertsonala egitea lortu zuen marka txukunak egitea lortuz. 400ean 4'58''05 egin zuen, bi aste lehenago Gipuzkoako Txapelketan egindako marka 5 segundutan hobetzea lortuz. 100 librean 1'03''40an utzi zuen bere marka berria eta 200 librean berriz, 2'18''42 egitea lortu zuen, azken bi hauetan ere Gipuzkoako Txapleketan egindako markak segudu batean eta bi segundutan hobetzea lortuz buruz buru.

Jon Ibargoyen-ek bere 100 libreko marka hobetzea lortu zuen 1'00''27 eginez eta uarreko marka segundu batean hobetuz. Gaizki neurtutako biraketa batengatik izan ez balitz lehen aldiz minututik jeisteko moduan zen Jon. 400 librean 4'47''84 egin zuen Jonek eta 200 librean berriz, marka hobetu bazuen ere, irteeran mugitzeagatik deskalifikatua izan zen.

Orokorrean emaitza onak bildu zituzten gure igerilariek pasatako asteburuan. Orain, oraindik ere goiz denez, lanean jarraitzea tokatzen zaie gure gazteei. Animo denoi! Burunpower!!



ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak