ESPAINIAKO NEGUKO MASTER TXAPELKETA

6 URRE, ABSOLUTU MAILAKO ERREKOR BERRI BAT eta 3 MARKA PERTSONAL GIJONen

Pasa den ostegunetik igandera bitartean Mikel Esnal eta Haitz Mitxelena Gijon-en izan dira Master kategoriako Neguko Espainiako Txapelketan parte hartzen.


Bertan emaitza bikainak lortu dituzte biek eta horren erakusle, egindako 8 probetatik 6tan Espaianiako Txapeldun izan direla euren kategorian, zenbaitetan kategoria guztien arteko marka onenak lortuz. Euren prestakuntzaren barruan bikain etorri zaie lehiaketa hau eta biak oso gustura eta indarberrituta etorri dira.

Mikel Esnal
Mikelek egindako lau probetan Espainiako Txapeldun izatea lortu du 20-24 urtekoen kategorian. Lehen egunean, 50 tximeletan marka pertsonala egitea lortu zuen 25''68an kronoa geratuz. Bigarrenean, 50 librean 23''57 egin zuen, bere markatik 10 ehunekotara bakarrik eta bigarren aldiz 23 eta erdian igerian eginez. Larunbateko saioan, 50 bizkar proban, sekulako 27''14a egin zuen marka pertsonal berri bat egitea lortuz eta igandeko 100 librean 52''53 egin zuen, bere onenetik 24 ehunekotara. 

Forma betean aritu da Esnal. Etengabe, entrenamenduarekin berarekin hobetzen ari da, adina jada ematen dio heldutasuna ederki baliatuz. Bere probetatik aparte (50 eta 100 libre), lehiaketa hontan 50 tximeletan eta 50 bizkar proban ere zer esan haundia izan dezakeela garbi utzi zuen eta, dudarik gabe, gure proba programaren barruan sartuko ditugu.

Haitz Mitxelena
Haitz ere bikain aritu da. Gijon-era joan aurretik Haitz tximeleta probetan pixkanaka bere onenera berriro ere gerturatzen ari zela ikusten ari ginen eta Gijon-eko lehiaketa bide horren baieztapena izan da. Oraindik ere marka pertsonal berriak lortu ez dituen ere berriro ere bere onenetik inoiz baino gertuago aritu da, batez ere 200 tximeleta proban. Proba hontan, azken bi urteetan lortu ez duena lortu du, berriro ere 2'09an igeri egitea. Hara joan aurretik jada 2'15ean eta 2'12an igeri eginda zegoen aurtengo denboraldian eta berriro ere denboraldiko marka hobetzea lortu du, bere onenetik segundu erdira geratuz. Bide ederra darama Haitzek eta sekulako indarberritzea izan da hau berarentzat.

Gainontzean, 100 tximeletan ere Espainiako Txapeldun izan zen Haitz 20-24 urtekoen artean eta baita 200 tximeletan ere. Horretaz gain 100 estiloetan marka pertsonala egitea lortu zuen 1'06''11 eginez.

Biek, Iñigo Ibarburu eta Itsaso Tolosarekin batera lanean jarraituko dute, Euskal Herriko Neguko Txapelketari eta Espainiako Udaberriko Open-ari begira. Segi horrela!!
Burunpower!!

ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak