UDARAKO ALEBINEN EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA

NESKAK SAILKAPEN OROKORREAN BIGARREN TALDEKA eta TALDEA OROTARA BOSGARREN, 5 URRE, 3 ZILAR eta 6 BRONTZE, 12 TALDE ERREKOR BERRI eta ESPAINIAKO TXAPELKETARAKO 2 SAILKAPEN BERRI Santurtzin ospatutako udarako Alebinen Euskal Herriko Txapelketan


Asteburu oparoa izan zuten gure alebinek uztailaren 2 eta 3ko asteburuan Santurtzin. Bertan Euskal Herriko Txapelketa jokatzen aritu ziren gure taldetik 9 alebin eta benetan emaitza bikainak lortu zituzten. Lehian aritu zirenak 2002ko Lander Sorozabal, 2003ko Unai Geovany Somovilla, Nora Qian Villamediana, Leire eta Ainhoa Martin eta Paula Sevillano eta 2004ko Aintzane Sarobe, Joane Arzalluz eta Ane Artola izan ziren. 

DOMINAK
Lortutako dominak ugari izan ziren guztira 14. 
Urreak
Urrezko dominak Unai G. Somovilla, Leire Martin eta Paula Sevillanoren eskutik etorri ziren.
Unai G. Somovillak 100 bizkar proban lortu zuen urrea 1:08,52ko markarekin. Marka honekin, urrea irabazteaz gain Espainiako Txapeletarako gutxieneko berri bat lortu zuen Unaiek, eta probaz honetaz gain 100 bularrekoan ere aritu da Madrilen.
Leire Martin-ek 3 urre eskuratu zituen: bata 200 estiloak proban 2:32,00 eginez, bestea 400 estiloak proban sekulako 5:14,61 eginez eta azkena 800 librean kronoa 9:37,37an geratuz. Ikaragarri aritu zen Leire, orain artekoan maila ikusgarria lortu duela erakutsiz.
Azken urrea Paula Sevillano-ren eskutik etorri zen 400 libre proban. Paulak kronoa 4: 52,36an geratu zuen, urrea lortuz eta espainiako gutxinekotik 6 ehunekotara geratuz.
Zilarrak
Bigarren postuan zilarra eskuratuz Leire Martin izan genuen 200 bizkar proban 2:26,85 egnez. Paula Sevillano-k birritan eskuratu zuen bigarren postua: bata 100 bizkar proban (1:14,09) eta bestea 800 libre proban 9:53,78ko marka eginez eta hemen bai, Espainiako Txapelketarako sailakpena eskuratuz.
Brontzeak
Brontzeak 3 igerilarik eskuratu zituzten: Unai G. Somovillak 200 bular proban sekulako 2:49,01 marka eginez, Ainhoa MArtin-ek 400 estiloak proban 5:31,78 eginez eta Paula Sevillano-k 200 librean 2:21,11 eginez.
Taldeko nesken 4x200 libre errelebua ere hirugarren sailkatu zen brontzea eskuratuz. Paula Sevillano, Joane Arzalluz, Inhoa Martin et Leire Martin aritu ziren errelebu hontan eta 9:42,87 marka egitea lortu zuten lauren artean, 



ERREKORRAK
Egindako markekin, gure taldekideek taldeko 12 errekor berri ezartzea lortu zuten.
Leire Martin-ek 200 bizkar proban taldeko 13 urteko errekor berria ezarri zuen 2:26,85 eginez. Gainontzean, 200 eta 400 estiloetan (2:32,00 eta 5:14,61) eta 800 librean (9:37,37) taldeko absolutu mailako errekor berriak ezarri zituen eta 400 librean (4:47,11) 200 bizkar estilokoarekin batera, 13 urteko taldeko errekor berriak.
Mutiletan Lander Sorozabal-ek 400 libre (4:53,98), 800 libre (10:19,63) eta 1500 libre (19:32,22) probetan 14 urteko errekor berriak ezarri zituen eta Unai G. Somovilla-k 13 urteko 200 librekoa (2:15,84), 50 eta 100 bizkar estilokoa (33,62 eta 1:08,52) eta 200 bular probakoa (2:49,01).

TALDEKAKO SAILKAPENA
Taldekako sailkapen orokorrean gure taldeko neska guztien artean bigarren postua ekuratu zuten eta aipatutako neskez gain, ezinbestekoa izan zen Nora Qian Villamediana, Ane Artola, Joane Arzalluz eta Aintzane Saroberen laguntza. Nahiz eta lehen postuetan egon ez ziren benetan bikain aritu ziren lau nesa hauek eta egindako probetan sailkapen on batekin puntuatzea lortuz guztira bigarren postua eman zien 254 puntuak batzea lortu zuten. Taldea guztira bosgarren izan zen 299 punturekin.

ESPAINIAKO TXAPELKETA
Euskal Herrikoa maituta, Leire eta Ainhoa Martin, Paula Sevillano eta Unai G. Somovilla Madrilen izango dra hilaren 20tik 24ra bitartean, Espainiako Alebin mailako Txapelketan parte hartzen. Leire 200 eta 400 estiloak eta 100 eta 200 bizkar probatan arituko da, Ainhoa 400 estiloetan, Paula 800 librean eta Unai G. Somovilla berriz, 100 bular eta 100 bizkar probatan. Animoak hemendik denoi!!

ARGAZKIAK | FOTOS


ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak