2015/2016 GALA | GALA 2015/2016

8 SARI, 4 BANAKAKO SARITU eta TALDEKO SARI 1 15/16 IGERIKETA GALAN

Larunbatean, Legazpiko "Latxartegi" zineen aretoan, 2015/2016 denboraldiko gala ospatu zen. Bertan 2015/2016 denboraldiko igerilekuko ligetan eta itsas zeharkaldien ligan lehen hiru postuetan sailkatutako igerilariei sariak banatu zitzaizkien eta baita liga horietan lortutako taldekako sariak ere. Urte amaierako sariak ere bertan amaitu ziren 2015/2016 denboraldiari agurra eman eta 2016/2017arekin hasteko.


Gala honek partehartze handia izan zuen eta igerilariez gain, guraso, familiar eta lagunak ere gerturatu ziren, euren kirolariak txalotzera.

Gala honetan, igerilarien lehieketetako sariez gain, bestelako ekitaldi batzuk ere burutu ziren; Josune Orbegozori oroigarri bat eman zitzaion eta Richard Oribe-ri eta Markel Alberdi-ri Gpuzkoako Igeriketa Federazioaren Zilarrezko Ikurra ezarri zitzaien.

Gure taldetik 4 izan ziren saritutako igerilariak, horietatik 3 igerilekuko ligan zein itsas zeharkaldien ligan eta bat igerilekukoan bakarrik. Taldeak sari bat jaso zuen
  • Itsas zeharkaldien ligan, emakumezkoen E kategorian, Leire Martin Txapeldun saria jaso zuen liga 413,76 punturekin amaitzean. Ainhoa artin hirugarren izan zen 387,47 punturekin. 
  • Liga eta kategoria berean baina gizonezkoetan, Unai G. Somovilla Txapeldunorde izan zen liga 393,92 punturekin amaitzean. 
  • Neguko Ligari dagokionez, Iñigo Ibarburuk, 99 punturekin, hirugarren postua eskuratu zuen absolutu mailan eta absolutu mailan, gizonezkoen taldeak ere hirugarren saria jaso zuen 380,5 punturekin. 
  • Denboraldi amaierako sariei dagokionez, 2003ko nesken artean, Leire Martin-ek sari nagusia jaso zuen nesketan eta Ainhoa Martinek berriz, hirugarrena. Gizonezkoetan, Unai G. Somovilla-k ere hirugarren saria jaso zuen. 

Kirol materialerako diruaz gain denek euren garaikurra jaso zuten eta talde bezela Buruntzaldea IKT hirugarren izan zen Neguko Ligako mutilen sailkapenenan, horregatik ere garaikurra jasoz.

Aurreko denboraldiko lanaren saria jasoz hasi dugu denboraldi berria.  Zorionak denoi eta egurra hasi berri den denboraldi hontarako!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak