Pasa den asteburuan Nora Imaz eta Unai G. Somovilla taldekideak Eibarren izan ziren, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak antolatutako teknifikazio saioetan parte hartzen.
Bertan, beste taldeetako haur askorekin batera aritu ziren, guztira 60 bat haur aritu zirelarik. Asteburuan zehar biuretako saio burutu zituzten eta baita lehorrean kirol pistan eginiko beste bat ere.
Denak batera entrenatzeaz gan, zalantzarik gabe, Markel Alberdi eta Ander Romarate eibartarren bisita izan zen zirraragarriena. Bi igerilari haundi hauen bizipenak ezagutu ahal izan zituzten eta baita beraiekin solasean aritu ere, igeriketarako grina haundiago a sortzen eta errotzen lagunduz.
Milesker hau guztia osible egin duzuen guztioi!
ELKARBANATU | COMPARTELO
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina