KRONIKA: GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXXIV TXAPELKETA

URRE BAT, ZILAR BAT, BI BRONTZE, kiloka gogo eta giro bikaina Azpeitian jokatutako Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan


Pasa den asteburuan, Azpeitiako igerilekuan, Gipuzkoako Eskolarteko XXXIV Txapelketan hartu zuten parte gure igerilariek. Bertan, 2005 eta 2006 urteetan jaiotako neskak eta 2004 eta 2005 urteetan jaiotako mutilak aritu ziren. Txapelketa hiru jardunalditan banatu zen eta igerilari bakoitzak jardunaldiko proba batean egin zuen igeri. Guztira gure taldeko 18 haur arotu ziren lehiaketa eder honetan.



Gogotsu hasi ziren gure igerilariak eta emaitzetan segituan antzeman zen urte hasieratik eginiko lana. Orohar igerilari guziek lortu zuten markak hobetzea, eta hainbat igerilari izan genituen dominak lortzen edo lortzeko oso gertu geratu zirenak.

Larunbat arratsaldean, adibidez, Eneko Elizasuk 200 metro estilo librean bere marka hobetuz brontzezko domina lortu zuen kronoa 2:23,47an geratuz. Proba berean, Nora Imaz domina bera lortzeko zorian izan zen, baina azkenean laugarren silkatu zen, bere aurreko marka 21 segundutan hobetu ondoren!

Igande goizean, egun berria ederki hasi zuten gureek, kanpoan genuen hotza taldekideen animoekin goxatuz. Saio honetan, Eneko Elizasuk 400 metro lau estiloetako proban, igeriketa bikain batekin, berriro ere bere marka pertsonala hobetu eta txapeldun izatea lortu zuen, 5:54,49rekin urrezko domina eskuratuz. Bere ondoren, 800 libre proba gogor batean, Nora Imazek ondo egin zituen lanak eta oraingoan bai, podiumera igotzea lortu zuen eginiko 10:48,36ari esker zilarrezko domina jasotzeko.

Azken jardunaldian, igande arratsaldean, asteburu osoko nekeak somatzen hasi ziren, baina Buruntzaldea IKT-ko igerilariek ez zuten etsi, indarrez igeri egiten jarraitu zuten eta gogotsu eta sendo aritu ziren amaiera arte. Tartean, Iker Felipek, emaitza bikaina lortu zuen 200 metro lau estiloetako proban eta brontzezko domina jaztea lortu zuen, proban 2:50,25 eginez.

Dominarik jaso gabe baina benetan bikain aritu ziren gainontzeko taldekide guztiak ere. Garazi Etxeberria seigarren izan zen 400 lau estiloetan eta baita 200 estiloetan ere, Haritz Gomez eta julen Azpiroz laugarren eta bosgarren izan ziren 100 tximeletan, buruz buru. Unai Barcina seigarren izan zen 100 bular proban eta proba berean Udane Azkarate zazpigarren eta proba bereko 2006an jaiotako nesketan, Unai Barcina bera seigarren izan zen berriro ere 200 metro lau estiloetan proban. 


Nerea Irazu bosgarren sailkatu zen. Bosgarren postuan izan zen baita ere Saioa Elola, kasu honetan 200 bizkar proban. Proba berean, mutiletan, Iker Felipe seigarren izan zen eta Unax Goenaga berriz, zazpigarren. Bular estiloko 200 metrokoan Nora Imaz laugarren izan 3:16,42rekin proba eder bat burutuz. Estilo libreko 400 metroetan, Udane Azkarate eta Saioa Elola, biak ere zortzigarren sailkatu ziren marka txukunak eginez.

Asteburua giro apartarekin bukatuz gustura etxeratu ziren kirolariak.

Zorionak guzti guztioi!! Aupa Zuek!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak