KRONIKA: ALEBIN LIGAKO 5. JARDUNALDIA

ALEBINAK BIKAIN TOLOSAN JOKATUTAKO LIGAKO BOSGARREN JARDUNALDIAN
  • Gipuzkoako Txapelketarako 5 sailkapen eta Euskal Herrikorako 2 lortu zituzten gureek
Alebinen taldeak, euren ligako bosgarren jardunaldia Tolosako Usabal kiroldegian izan zuen pasa den larunbatean. Bertan alebin kategorian, gure taldeko 20 haur izan ziren lehian.


Jardunaldi honetarako adin tarte honetako haurrek 400 metro lau estiloetan proba eta 100 libre proba izan zituzten. Aurreko jardunaldian bezela, honetan ere proba sendoak izan zituzten gure haurrek, euren kategoria aldaketari dagozkien neurrikoak.

Adin honi dagokion lau estiloen ikaskuntza eta ahalmen aerobikoaren garapenaren neurria balortazeko baliagarri izan zen jardunaldi hau eta baita proba sendoagoetan taktikoki nola moldatzen diren ikusteko ere.

Emaitzei dagokionez, aurrekoan bezela, gure igerilarietako asko aurrean izan ziren, akatsak akats, gauzak ondo egiten ere badakitela eta maila polita dutela erakutsiz. Besteak beste, Eneko Elizasuk aurreko jardunaldian lortutako denbora 10 segundutan hobetu zuen eta 5:41,41 markarekin Euskal Herriko Txapelketarako txartela lortu zuen. Nora Imazek ere Euskal Herriko Txapelketarako txartela lortu zuen proba honetan, 6:08,78rekin hirugarren sailkatuz. Horretaz gain, Udane Azkaratek, Iraia Cubillo-k eta Saioa Elolak Gipuzkoako Txapelketarako gutxienekoak ere lortu zituzten. 

Jardunaldi honetan 4x100 metro tximeleta estiloko errelebua izan zuten gure haurrek saioa amaitzeko, bai gizonezkoetan eta baita emakumezkoetan ere. Parte hartu zuten lau errelebu taldetatik gureak hiru izan ziren; mutiletako bakara eta nesketako bi, hirurak ere bikain arituz eta mota guztietako probei aurre egiteko moduan direla erakutsiz.

Aupa Ekipo!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak