Pasa den ostegunean eta gaurko egunean, gure taldeko teknikariak formakuntza saioetan izan dira. Saio hauek online izan dira, bideodei bidez.
Aurreko astean Santi Veiga (RFENko adin taldeen arduraduna), Sandra Tabasco (RFENko psikologoa) eta Jesus Martinez (RFENko prestatzaile fisikoa) izan zituzten hizlari eta "konfinamenduaren ondoren jardueraren itzulerari nola aurre egin" izan zuten hizketa gai.
Gaurkoan berriz Kataluniako Federazioko zuzendari teknikoa den Jose Antonio del Castillorekin izan dute eta gaia Infantilen entrenamenduari buruzko "Gipuzkoako Igeriketa Teknikarientzako Prestakuntza Jardunaldia" izan da. Ildo honetatik alebin mailako haurren inguruko beste jardunaldi bat espero da.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina