TEKNIKARIEN ONLINE FORMAKUNTZA SAIOAK (3)

Pasa den ostegunean, maiatzaren 7an, Gipuzkoako Igeriketako Teknikarien on line bidezko hirugarren hitzaldia burutu zen. Bertan gure taldeko teknikariak izan ziren.

Hitzaldia Marc Tribulietx, Kataluinako Federazioko entrenatzaileak eskeini zuen. Marc Sant Cugat-eko GEZn infantil eta junior mailako kataluinako federazioko entrenamendu taldeko igerilarien arduraduna da. Hitzaldiaren izenburua “Alebin maila eraikitzen” izan zen. Bertan alebin mailako igerilarien entrenamenduak zer eduki izan behar dituen azaldu ziren infantil eta junior mailara ahalik eta baldintza onenetan iritsi ahal izateko.




ELKARBANATU - COMPARTE

Iruzkinak