DENBORALDI BERRIA: LEHEN PAUSOAK




Idatzi honen bidez denboraldi berrirako daukagun informazioa helarazi nahi dizuegu. 

Denboraldi berria modu eskalonatuan hasiko dela dirudi, eta horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiak zenbait arau ezarri ditu. 

Gaurko egunean jaso dugun informazioaren arabera, entrenamenduak eta lehiaketak hasi ditzakegu, baina oraingoz kategoria batzuekin bakarrik: kadete, jubenil, absolutu eta masterrekin (aldundiaren sailkapena kontutan hartuta). Horrek, praktikan, jada entrenatzen hasi daitezkeenak 2006an eta aurrez jaiotakoak direla esan nahi du (2006, 2005, 2004, …). 
  • Kadete, jubenil eta absolutuekin (aldundiaren izendapenaren arabera) denboraldia zehaztuta geneukan egunean hasiko dugu, irailaren 14an. 
    • Nahasmenak ekiditeko, jada entrenatzen hasiko diren hauekin baldintza zehatzak helarazteko zuzenean jarriko gara harremanetan (oraindik dena erabat lotzen ari gara kiroldegiarekin). 
  • Master kategoriako igerilariekin denboraldia zehaztuta geneukan egunean hasiko dugula aurreikusten dugu, urriaren 5ean. 
    • Kasu horretan, aurreko kategoriekin bezala, interesdunei zuzenean emango dizkiegu zehaztasunak, beste adineko taldekideekin nahasmenak ez sortzeko. 

Infantil, alebin eta benjaminen kasuan (2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012 eta 2013) aldundiak kirol eskolarra gauzatzeko baimenik ez du eman oraindik, baina aurreikusi daiteke aste batzuetako kontua izango dela baldin eta ikasturte berriaren hasierarekin batera egoerak okerrera egiten ez badu. 
  • Oso litekeena da kategoria hauek urrian jada kirol jardueran hasteko baimena izatea. 
    • Kasu horretan, aurreko kategoriekin bezala, interesdunei zuzenean emango dizkiegu zehaztasunak, beste adineko taldekideekin nahasmenak ez sortzeko. 
Kategoria hauei dagokionez, Gipuzkoako Foru Aldundiak irailaren 8an bilera deialdi bat luzatu digu honako gaiekin: 

1. Gipuzkoako Eskola Kirolaren egoera. 
2. Eskola Kiroleko aplikazioa (epeak) 

Bilera honetan esanguratsua den informaziorik jasoko bagenu ahalik eta azkarren helaraziko genizueke. 

Estiloak ataleko igerilarien kasuan, zehaztasunak aurrerago emango dizkizuegu, atal horren barruan momentu honetan hasi daitezkeenak eta ezin dutenak baitaude.
  • Oso litekeena da atal honetako guztiek urrian jada kirol jardueran hasteko baimena izatea. 
    • Kasu horretan, aurreko kategoriekin bezala, interesdunei zuzenean emango dizkiegu zehaztasunak, beste adineko taldekideekin nahasmenak ez sortzeko. 


Honetaz gain, aurreikusten ditugun zenbait gauza kontutan hartzea eskatuko geniezueke: 
  1. Aurrez ezarrita genituen ordutegiek moldaketak jasan ditzakete igerilekuko aldagelak erabili ahal izateko eta zenbait adinetan eskola ordutegi aldaketetara egokitzeko. 
  2. Entrenatzen hasi ahala protokoloak helaraziko dizkizuegu, arren, arretaz irakurri eta bete. 
  3. Ziurrenik, haseran behintzat, aldaketetara egokitu beharra nahiko maiz gertatuko den zerbait izango da, guztioi pazientzia eta ulermena eskatzen dizuegu, badakigu ez dela egoera erraza. 


Besterik ez oraingoz, ea igerilekuan elkar azkar ikusten dugun, irrikaz gaude! 
BRNPWR!



ELKARBANATU

Iruzkinak