Final berri bat eta zilarra Nahiarentzat azken jardunaldian
Atzokoan azken jardunaldia izan zuen Nahiak. Txapelketako azken proba gisa 200 metro lau estiloetan izan zuen eta amaiera bikaina eman zion Berlinen ospatutako lehiaketari.
Goizean 3:11,40rekin arratsalderako finalerako sailkatu zen Nahia eta finalean kronoa 3:10,51n geratuz "Nazioarteko Gazte" kategorian zilarra eskuratu zuen bere onenetik ehuneko gutxi batzuetara dagoen markarekin.
Honekin amaiera ezinhobea eman zion Nahiak lau egunetko lehiaketari, burututako proba guztietan finalerako sailkatuz, urre bat, hiru zilar eta bi brontze kolkoratuz eta bi marka pertsonal eta absolutu mailako S8 klaseko espainiako bi errekor berri ezarriz.
Zorionak Nahia!! Burunpower!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina