11 marka pertsonal, taldeko 3 errekor berri eta lehiaketa gogor bati aurre egiteko modu bikaina larunbatean Getxon

Gureak bikain aritu ziren Kluben arteko Euskadiko Kopan


Larunbat benetan gogorra izan zuten Euskadiko Kopan aritu ziren gure neskek. Goiz eta arratsalde bina banakako proba izan zituzte eta horrez gain, saio bakoitzean bina errelebuko probari egin behar izan zioten aurre. Guzti hau 6 igerilarirekin egin zuen gure taldeak eta gutxienez proba guztiak betetzeko 9 igerilari behar direla kontutan izanda, ez da makala gure neskek egindakoa. Egoera hau izanik gure neskak ez ziren kokildu eta lehiaketari aurre egin zioten, egun osoan zehar ahalik eta onena emanez.


Txapelketan zehar gure neskek 11 marka pertsonal berri egitea lortu zuten eta Nahiren kasuan, igeriketa egokituko taldeko S8 klaseko 3 errekor berri ezarri zituen; 200 librekoa, 100 tximeletakoa eta 200 tximeletakoa. Taldeko errekorrak HEMEN ikusi ditzakezue.

Lortutako marka pertsonale artean Nahia zudairek aipatutako hirurak ontzea lortu zuen, June Lopez-ek 50 bizkar probakoa, Izaro Audikanak 100 tximeleta eta 100 lau estiloak probakoa, Garazi Etxeberriak 50 bular, 100 tximeleta eta 400 lau estiloetakoa eta azkenik, Saioa Elolak 50 eta 200 bizkar probatakoa.

Txapelketa amaieran gureak seigarren sailkatu ziren. Geneukan parte-hartzaile kopuruarekin espero genuen hori, baina sailkapena alde batera utzita, gureek lehiatzeko aukera berri bat izan zuten eta honekin batera igerilari izatearen prozesuan pauso bat gehiago emateko ere bai. 

Orain entrenamenduetan buru-belarri jarraituko dugu, ez baitakigu lehiatzeko hurrengo aukera noiz izango den, baina momentua iristen denean prest egon beharko dugu.

Zorionak egindako txapelketagatik neskak!! BRNPWR!!

Emaitzak HEMEN ikusi ditzakezue

ELKARBANATU

Iruzkinak