ESKOLA KIROLA BERRIRO ERE MARTXAN JARTZAREN ALDEKO KALE-AGERRALDIA

Bihar larunbata, abenduaren 26a, eskola-kirola suspertzearen aldeko manifestazioa/kontzentrazioa deitu da. Gaiak klubean eta batez ere berau osatzen duten haurrengan duen eragin handia dela eta, ezinbestekoa iruditzen zaigu bertan egotea, eta horregatik guztioi hitzordurako gonbitea luzatzen dizuegu eta bertara azaltzera animatzen zaituztegu.

Larunbatean denok Donostiara klubeko arroparekin, betaurrekoak, txanoak, taulak, pullboyak, ...!



ELKARBANATU

Iruzkinak