Espainiako bi errekor berri, taldeko bost errekor berri eta bost marka pertsonal Castelló-n

Pasa den asteburuan Nahia Castelló-n aritu da lehian Euskal Selekzioarekin. Bertan Erkidego arteko Absolutu mailako Espainiako Txapelketan lehiatu da eta emaitza ederrak lortu ditu beste behin ere.

Lehiaketa honetan Nahia 50 eta 400 librean, 100 bizkar proban eta 200 lau estiloetan aritu da azkenean. Denetan esanguratsuena 400 librean egindako 5:06,32a izan da, nahiz eta marka pertsonala ez den, aurrekoan Oviedon egindako 5:06,21a berdintzea lortu baitu eta horrekin batera, berriro ere, Paralinpiar Jokoetarako B gutxienekoa egitea lortu baitu. Gainera, 200 metroko pasean, Nahiak marka pertsonala eta Espainiako errekor berri bat ezarri zituen kronoa 2:29,24an geratuz.


100 librean bere marka hobetzea lortu zuen kronoa 1:10,34an geratuz eta gauza bera egin zuen 200 lau estiloetan,  marka berria 3:04,99an utziz eta horrekin batera SM8 klaseko absolutu mailako Espainiako errekor berri bat ezarriz. Gainera, 200 lau estiloetako 50 tximeletako pasean proba horretako marka ontzea ere lortu zuen, berria 36,71ean utziz.

Bizkar estiloko 100 metrokoan ere marka ondu zuen. Proba hau ez da oso ohikoa Nahiarentzat, baina beste estilo batean lehiatzeko aukera ona zenez, bertan lehiatu zen. proba honetako marka berria 1:33,08an utzi zuen eta 50eko pasean, distantzia horretako marka berria ere hobetu zuen, 46,06an utziz. 

Hobetu ez zuen marka bakarra 50 librekoa izan zen, oraindik ere abiaduran igeri egitea kosta egiten zaio Nahiari. Lau estiloetakoan esan bezala Espainiako errekor berria ezarri zuen eta, proba horretan, eta baita 100 librean eta 50 eta 100 bizkar probatan ere, taldeko errekor berriak ezarri zituen Nahiak.

Zorionak!!

Iruzkinak