Asteburuan zehar Kontrol Lehiaketako 4. Jardunaldia izan dute gure
igerilariek, 3 taldetan banatuta. Guztira taldeko 17 urteko 2 errekor berri eta 24 marka pertsonal berri egitea lortu dute gure igerilariek lehiaketa ospatu deneko bi egoitzetan zehar.
Batetik, larunbat arratsaldean, Iker Gorostegui, Jon Pelayo eta Iker Gandia
Donostiako Antigua auzoko Benta Berri kiroldegian aritu ziren, jardunaldi
honen eskuzko kronometragailuko egoitzan. Gure hiru mutil hauek emaitza
txukunak lortu zituzten beraientzat lehiatzen ziren bigarren aldia zen
honetan. Iker Gorosteguik 100 tximeletako marka berria 1:16,25ean utzi
zuen eta 200 metro lau estiloetakoa aldiz 2:45,06an. Jon Pelayok 100
eta 50 bular probatako markak ontzea lortu zuen, buruz buru 1:28,82 eta 39,84
eginez. Jonek 100 lau estiloetako marka ere hobetu zuen, kronoa 1:20,53an
geratuz. Iker Gandiak 50 tximeletako marka berria 36,60an utzi zuen.
Bestetik igande goizean emakumezkoak aritu ziren Tolosako Usabalen, hemen jada
kronogailu elektronikoarekin. Lehian aritu ziren sei neskek zenbait marka
apurketa utzi zizkiguten. Aintzane Sarobek 100 tximeletako marka
pertsonala 1:09,41ean uztea lortu zuen eta horrekin batera Itsaso Tolosari,
egungo entrenatzaileari, 17 urteko proba horretako taldeko errekorra kentzea
lortu zuen. Gauza bera egin zuen 100 metro lau estiloak proban, marka
pertsonalik ez, baina proba honetan ere Itsasori errekorra kendu zion 1:11,80
eginez. June Lopezek 50 eta 100 libreko markak ontzea lortu zuen, buruz
buru 30,79 eta 1:04,80 eginez. Izaro Audikanak 200 libreko marka
pertsonal berria 2:21,53an utzi zuen eta 200 lau estiloetakoa berriz
2:49,93an. Tximeleta estiloko 50 metroetako marka pertsonala ere ondu zuen,
38,30ean utziz. Saioa Elolak 400 libreko marka pertsonala 5:12,60an
ezarri zuen eta azkenik, Garazi Etxeberriak, hiru erregistro eder utzi
zizkigun; bata 400 librean, kronoa 4:51,25ean utziz, bestea 50 librekoa
28,72an ezarriz eta hirugarrena 100 lau estiloetan, kronoa 1:13,74an geratuz. Egindako 50 libreko markarekin, lehen dik jada bazuen 100 librekoarekin batera Euskal Herriko absolutu mailako gutxienekoa lortu zuen garazik. Nora Imaz ere lehian aritu zen eta marka pertsonalik egin ez zuen
arren, txukun aritu zen 100 eta 200 librean.
Azkenik, igandeko arratsaldeko saioan, Mikel Esnal, Aimar Sukunza, Eneko Elizasu, Unai Geovany Somovila eta Julen Azpiroz izan ziren lehian aritu zirenak. Unai G. Somovillak 50 libreko marka berria 27,92an utziz. Eneko Elizasuk 50 llibreko marka, 100 librekoa eta 50 bular probakoa ontzea lortu zuen, lehenengoan 26,50 eginez, bigarrenean kronoa 56,53an geratuz eta bular estiloko proban 34,18 on bat burutuz. Aimar Sukunzak 100 libreko marka berria 1:06,28an utzi zuen eta 50 tximeletakoa aldiz 35,22an. Julen Azpirozek 50 libreko marka eta 50 tximeletakoa ondu zituen 29,66 eta 34,56 eginez, buruz buru. Azkenik, marka pertsonalik gabe baina tximeletako 50ekoan berriro 26 segundu juxtuan arituz ikusi genuen Mikel Esnal, bere marka onenera pixkanaka gerturatzen eta denboraldia aurrera joan ahala gero eta azkarrago arituz. Estilo libreko 50ekoan egindako 25,03a ere horren adibide da.
Asteburu honetan, nesken artetik Aintzane Sarobe, Nora Imaz eta agian Garazi Etxeberria ere eta mutilen artean Unai G. Somovilla eta Eneko Elizasu Iruñan arituko dira lehian, Absolutu mailako Neguko Euskal Herriko Txapelketan. Asteburu hau igarota, talde osoak neguko zatiko helburu nagusitzat hartu dugun Gipuzkoako Kluben Arteko Kopa izango dute. Aste Santuaren aurretik taldekide guztiak lehiaketa horretan ahalik eta onena ematen saiatuko dira ondoren atseden txiki bat hartzeko.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina