Pasa den larunbatean Jurgi Sukunza taldekidea Irungo Azken Portun izan zen,
urte eta erdi pasatxo ondoren berriro ere, lehen aldiz lehiara itzultzeko.
Urduri bazegoen ere bikain aritu zen gure taldekidea.
Jurgi CSD Txapelketarako sailkapen kontrol proban aritu zen. CSD Txapelketa
Espainia mailan eskola-adineko haurrekin egiten den maila goreneko lehiaketa
da. Euskal Herriko gutxienekoak entrenamenduko igerilekuan egin ondoren,
Aldundiak lizentzia egitea baimendu zion eta modu horretan lehiatu ahal izan
du.
Lehiaketan Jurgi 100 eta 400 librean aritu zen, eta bietan bai bikain aritu
ere! Laburrenean, 100 metrokoan, aurreko marka birrindu eta kronoa 1:02,90ean
utzi zuen. 400 librean ere oso ondo aritu zen eta, nahiz eta azkarregi hasi
zen, amaieran 4:54,84 eder bat egin zuen, aste gutxi batzuk lehenago
entrenamenduko egun batean egin zuen 4:59a hobetuz.
Egindako bi markekin, Jurgik Euskal Herriko Udarako Alebin mailako
Txapelketarako gutxienekoak egin zituen bi probetan.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina