Igeriketarako materiala Lesbos-era

Buruntzaldea IKTk igeriketarako materiala bidali du Lesbos-eko errefuxiatuentzat, bertan bolondres gisa lanean eta laguntzen ari den Miren Bardaji herritarraren bitartez. Material hau bertako errefuxiatuek jarduera fisikoaren bidez eta bereziki igeriketaren bidez itsasoarekin berriro ere bat egiteko bide bat izan dezaten bidaltzen dugu eta, aldi berean, pertsona gisa euren duintasunaren berreskuraketan lagundu ahal izateko.


Mila esker egiten duzuen lanagatik!


Testua: Yoga and Sports with Refugees (YSR)





📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak