Absolutu mailako zilar bat, marka pertsonal berri bat eta Espainiako errekor berri bat Nahiarentzat


Pasa den asteburuan Nahia Zudaire taldekidea Lloret de Mar hirian izan da, Kluben arteko Absolutu mailako Espainiako Txapelketan parte hartzen. Azken aldian lehiaketa askotxo izan ditu eta lehiaketa honetarako bere proba nagusia alde batera uztea erabakita, 50 eta 100 tximeletan eta 50 eta 100 librean lehiatu da Nahia.

Prestakuntza berezirik izan ez duen lehiaketa honetan Nahia txukun aritu da, batez ere 50 tximeletako proban, non 35,47 eginez marka pertsonal berria egitea lortu duen eta, horrekin batera, S8 klaseko Espainiako errekor berria ezarri duen.

Zorionak Nahia!! Segi bide horretan!!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak