Lasarte-Oriako Udalaren harrera Nahia Zudaireri - Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Breaking

2021(e)ko irailakren 30(a), osteguna

Lasarte-Oriako Udalaren harrera Nahia Zudaireri


Ostiral honetan, urriaren 1ean, arratsaldeko 17:45etatik aurrera Lasarte-Oriako Udalak gure taldekidea den Nahia Zudaireri harrera egingo dio, Tokioko Paralinpiar Jokoetan izandako parte-hartze eta emaitzen harira. Nahiak bi olinpiar diploma eskuratu zituen pasatako Tokioko Paralinpiar Jokoetan, 400 librean eta 100 tximeletan, bietan laugarren postua eskuratuz.

​Aurreikuspenaren baitan, 17:45etan udaletxe zaharraren aurrean harrera egingo diote eta gero Nahia Okendoko plazako balkoira 18:15etan aterako da.

Bertaratzeko dei egiten dizuegu taldekide, familiakide, lagun eta herritar guztien berotasuna eta gertutasuna jaso dezan. ​


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina