Sukunza anaiak zeharkaldiz zeharkaldi

Pasa den abuztuaren 28an, Chiclanan, Aimar Sukunza eta Jurgi Sukunza taldekideak "VI Travesia Brazadas Solidarias" itsas zeharkaldian aritu ziren lehian. Zeharkaldiak 1000 metroko luzera izan zuen eta Aimar bigarren izan zen 15 minutu eta 39 segundurekin eta Jurgi aldiz hirugarren, anaiarengandik 5 segundura helmugaratuta.


Hurrengo egunean, abuztuaren 29an, Chipionan, biak berriro ere lehian izan ziren, oraingoan "XV Travesia a nado Picoco Playa de Regla" zeharkaldian. Lehiaketa honetan 1500 metro izan zituzten aurretik eta proba amaieran Aimar 9garren izan zen bere kategorian eta orokorrean 17garren. Jurgi aldiz, bere kategorian 12garren eta orokorrean 21garren sailkatu zen.

Irailaren 5ean ere itsas zeharkaldi batean izan ziren eta bertan ere bikain lehiatu ziren. Roquetas de Mar-eko "TravesĂ­a a nado Puerto de Aguadulce" zeharkaldian, Jurgi Sukunza infantil kategoriako 750 metroetan txapeldunorde izan zen eta Aimar Sukunza aldiz, absolutu mailako 1500 metroetan txapeldun.


Aupa mutilak! Txapeldun zarete biak!! Burunpower!!

📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko

Iruzkinak