Denboraldiko lehen jardunaldia izanik, ez da erraza erritmo egokian lehiatzea,
baina alde horretatik, oraindik puntu baten falta dugula ikusi genuen.
Pixkanaka, entrenamenduko erritmoa ere igotzen joango da eta horrekin batera
gure igerilariek ere intentsitate hobean lehiatuko dutela uste dugu.
Marken hobekuntzei dagokienez, honako hauek lortu ziren:
- Aintzane Sarobek 200 bizkar probakoa (2:27,30).
- Nora Imazek 50 tximeletakoa (34,49).
- Garazi Etxeberriak 50 bular probakoa (36,17) eta 50 tximeleta probakoa (33,72).
- Saioa Elolak 1500 librekoa (21:01,41).
- Iker Gorosteguik 50 bular probakoa (40,79) eta 200 lau estiloetakoa (2:40,18).
- Iker Gandiak 50 bizkar probakoa (36,10).
- Jurgi Sukunzak 50 bizkar probakoa (35,28) eta 200 lau estiloetakoa (2:52,12).
- Miren Sarobek 50 bular probakoa (41,28), 50 tximeletakoa (38,37) eta 200 lau estiloetakoa (2:51,44).
- Alba Escribanok 50 bular probakoa (46,50) eta 200 lau estiloetakoa (3:05,00).
- Irati Etxeberriak 100 librekoa (1:20,87).
Hurrengo jardunaldia azaroaren 6n izango dute taldekideek eta Hernaniko
igerilekuan izango da. Bitartean, lanean jarraituko dugu.
Animo Ekipo! Burunpower!!
📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina