Hitzordu bikoitza larunbat honetan


Gure igerilariek hitzordu bikoitza izango dute asteburu honetan.

Alde batetik, alebinak Alebin Ligako 1. jardunaldian izango dira. Lasarte-Oriako Maialen Chourraut kiroldegian burutuko da lehiaketa eta arratsaldeko 16:00etan hasiko da. Txapelketa hau gure taldeak antolatzen du eta ikusleak egon ahal izango dira, momentu oro musukoa jantzita mantenduz.

Bestetik, infantil, junior eta absolutuen taldea Ordiziako Majori kiroldegian izango da, Neguko Ligako 1. jardunaldian lehian. Jardunaldi hau arratsaldeko 15:30etatik aurrera hasiko da eta ez da ikuslerik izango.

Edozein kasutan ere, bi egoitzetako lehiaketak denboraldiko lehen jardunaldiak izango dira eta, alebinentzat, ia bi denboraldiren ondoren izango duten lehena.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa.html#deialdiak

Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!

📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak