Bigarren jardunaldian ere txukun aritu ziren gureak


Pasa den larunbatean, gure taldeko infantil, junior eta absolutuak Hernanin izan ziren, Neguko Ligako 2. jardunaldian parte hartzen. Denboraldiko bigarren jardunaldi honetan, gure igerilarietako gehienek markak hobetzea lortu zuten. Lehiaketako emaitzei dagokienez, taldeko kide guztien artean 17 marka pertsonal berri ezartzea lortu zuten. Gure taldetik 11 igerilari aritu ziren, denak gaztetxoak, azterketak eta bestelako arrazoiak medio zaharrenek kale egin baitzuten.

Marken hobekuntzei dagokienez, honako hauek lortu ziren:
  • Garazi Etxeberriak 50 tximeletakoa (33,71).
  • Iker Gorosteguik 400 lau estiloetakoa (5:42,84).
  • Iker Gandiak 400 lau estiloetakoa (5:47,97) eta 50 tximeletakoa (34,99).
  • Jurgi Sukunzak 50 bizkar probakoa (34,15), 100 bizkar probakoa (1:11,41) eta 100 lau estiloetakoa (1:14,87).
  • Miren Sarobek 100 bular probakoa (1:31,62) eta 100 lau estiloetakoa (1:19,16).
  • Alba Escribanok 100 bular probakoa (1:44,40) eta 100 lau estiloetakoa (1:26,50).
  • Irati Etxeberriak 200 librekoa (3:13,81), 50 bular probakoa (53,65) eta 100 bular probakoa (1:54,25).
  • Mayi Gorosteguik 200 librekoa (3:09,44), 50 bular probakoa (54,17) eta 100 bular probakoa (1:53,72).
Lortutako emaitzez gain, oraindik ere zirriborro egoeran badaude ere, infantil kategoriako zenbait igerilari gaztetxo jada Gipuzkoako Txapelketarako gutxienekoak egite hasi dira. Kategoria honen kasuan, Neguko Txapelketarako bai Gipuzkoakoaren kasuan eta baita Euskal Herrikoaren kasuan ere, "giltza" diren gutxienekoren bat egin behar dute. Giltza hori lortuta daude Iker Gorostegui eta Iker Gandia, biek egindako 400 lau estiloetako markekin ziurrenik Gipuzkoako Negurako txartela ziurtatua izango dute. Miren Sarobek ere nahiko ziurtatua du parte-hartzea aurreko jardunaldian 200 lau estiloetan egindako markarekin.

Orokorrean, gure igerilariek lanean jarraitzen dute eta pixkanaka gero eta entrenamendu sendoagoetan sartuko dira gero eta ematza hobeak ortzeko asmoz. Hurrengo jardunaldia azaroaren 20an izango dute taldekideek eta Andoaingo Allurralde igerilekuan izango da.

Animo Ekipo! Burunpower!!

📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak