Pasa den igandean Nora Imaz taldekidea Gipuzkoakoarekin izan zen Iruñako Gelbenzu igerilekuan, Selekzio arteko Euskal Herriko Txapelketan lehian. Bertan 400 librean eta 800 librean lehiatu zen Nora eta marka pertsonalik lortu ez bazuen ere bere onenetik gertu aritu zen.
400 librean 4:38,70 egin zuen Norak, bere 4:34,40tik oso gertu eta 800 librean aldiz 9:37,46 egin zuen. Bi probatan Nora hirugarren postuan sailkatu zen.
Emaitzak alde batera utzita, maila politeko lehiaketa aritzeko aukera izan zuen Norak, egunerokotasunetik atera eta bestelako egoera erakargarriago batea lehiatzeko aukera.
Sailkapen nagusian Gipuzkoa Txapeldun izan zen 468 punturekin.
📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina