Benjamin eta alebinek ederki gozatu zuten Tolosan


Urtero egin ohi dugun moduan, gure txikiekin urtea ongi amaitzeko Sariketa batera joan ginen aurtengoan ere. Denboraldi honetarako, Tolosara joan ginen, bertan ospatu zen XXI. Paco Sanchez Sarira. Sari honetan, konfinamendu egoerek eraginda, gure taldeko 24 haur aritu ziren.

Sari honetarako, igerilariek proba bat aukeratu behar zuten benjaminetan. Txikienek, 2013an, 2012an eta 2011n jaiotakoek, tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko 50 metroko proba bat zuten aukeran eta baita lau estiloetako 100 metrokoa ere. Zaharragoek, 2010ean eta 2009an jaiotako neska-mutilek eta 2008ko mutilek aldiz bi proba burutzeko aukera izan zuten, estilo berdinetako 100 metroko proba bat edo 200 metro lau estiloetakoaren artean hautatzeko.

Gure igerilarietako batzuk domina eskuratzea lortu zuten, euren jaiotze urteko lehen hiru postuetan sailkatu izanagatik:

Urreak
Mario Amantegik 100 bizkar proban
Iñaki García-k 100 librean
Iñaki Gracia-k 200 lau estiloetan

Zilarrak
Oier Jauregik 50 tximeletan
Ander Martinez-ek 50 bular proban
Itxaso Iparragirrek 100 lau estiloetan
Ibon Elolak 100 tximeletan
Amaiur Iparragirrek 100 tximeletan
Hodei Barcina-k 100 librean
Ibon Elolak 200 lau estiloetan

Brontzeak
Nora Rey-k 50 bular proban
Kerman Miguel-ek 50 librean
Iker San José-k 50 librean
Nora Atxagak 100 bizkar proban
Nora Miguelez-ek 100 bular proban
Mario Amantegik 200 lau estiloetan
Amaiur Iparragirrek 200 lau estiloetan

Gainontzekoek, dominarik lortu ez arren, lehian ederki aritu ziren, euren probei gogotsu ekinez. Horretaz gain, txikienek batez ere, proba berriak burutzeko aukera izan zuten eta arautegi eta probak burutzeko moduari dagokionez bikain aritu ziren baita ere. Domina lortu balute bezala aipatu nahi ditugu Axel Fuertes, Haritz Altuna, Aitor Ormazabal, Jon Isasa, Kimetz de la Cruz, Ohian Matute, Lucía Rey, Saray Lobato, Ane Meyer, Udane Garmendia eta Laida Guerrero.
Zorionak talde osoari!!

Modu honetan, lehiaketei dagokionez, 2021 urteari agur esan zioten benjamin eta alebinek. Gehienek gabonetan zehar entrenamenduetan jarraituko duten arren, urte berrian erronka berriei aurre egiteko indarrak hartzeko Gabonetako oporraldiak gozatzeko momentua da orain eurentzat.

Aupa Ekipo!! Burunpower!!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak