Munduko Txapelketarako sailkapen berri bat Nahia Zudairerentzat


Nahia Zudaire taldekideak Funchal-en izango den Munduko Txapelketarako sailkapen berri bat lortu du pasa den asteburuan zehar, Oviedon. Nahia "VIII Open Internacional Mareastur Natación Adaptada" lehiketan aritu da, helburu hau lortzeko asmotan.

Nahia deboraldi berri honetan martxa hartzen ari da berriro ere eta, normala den bezela, oraindik bere onenean ez dagoen arren, maila altuko igerilaria dela erakutsi du beste behin ere, eta arazo handiegirik gabe gutxieneko berri bat lortu du. Gutxieneko hau 400 librean lortu zuen Nahiak, proba horretan 5:12,09 eginda. Igeri egindako bigarren proban, 100 tximeletan, Nahiak 1:21,74 marka egin zuen. Azken proba honetan orain del agutxi Castellon-en egindako marka hobetzea lortu zuen Nahiak. Bi probatan, bai 400 librean eta baita 100 tximeletan ere, Nahia Txapeldun izan zen.

Guztira hiru dira Nahiak jada lortuak diren Munduko Txapelketarako gutxienekoak: 100 librekoa, 100 tximeletakoa eta 400 librekoa.

Zorionak Nahia egindako Txapelketagatik eta lortutako emaitzengatik! Segi horrela! Burunpower!

📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko

Iruzkinak