Alebinak ere oso ondo Hernaniko Alebin Ligako 4. jardunaldian


Alebinen taldeak, euren ligako laugarren jardunaldia Hernaniko Udal kiroldegian izan zuen pasa den larunbatean. Bertan alebin kategorian, gure taldeko 12 haur izan ziren lehian.

Jardunaldi honetarako adin tarte honetako haurrek 400 librea eta 100 bizkar proba izan zituzten. Aurreko jardunaldian bezala, honetan ere proba sendoak izan zituzten gure haurrek, euren kategoria aldaketari dagozkien neurrikoak. Bereziki, 400 metroko proban jarri genuen arreta gehien, oso proba osoa delako adin hauetako haurrentzat, distantzia ertain baten kontrola eta esfortzuaren kontrola biltzen dituelako bere baitan. 

Emaitzei dagokionez, guztiek hobekuntzak nabarmenak egitea lortu zutela esan behar dugu asko jardunaldiko lehen postuetan izan zirela ere bai. Emakumezkoen 400 librean 9 partaidetik 6 gureak izan ziren, 2008ko gizonezkoen artean, proba berean, lehen bost postuetan lau igerilari izan genituen. 100 bizkar proban, mutilen kasuan,  lehen lau postuak gure taldekideenak izan ziren eta nesketako batzuk ere sailkapeneko postu onenetan izan ziren. 

Jardunaldi honetan 4x200 estilo libreko errelebua izan zuten gure neskek saioa amaitzeko. Gure errelebuko taldeak igeri bakarrik egin bazuen ere, aurrez geure buruari jarritako 13 minutuz beherako erronka gainditzea lortu zuten, errelebuan 12:49,94 eginez.

Datorren martxoaren 5ean, alebin taldeak bere ligako bosgarren jardunaldia izango du. Jardunaldi hau Andoaingo Alluralden izango da.

Burunpower!



Iruzkinak