Gipuzkoako Neguko Txapelketa eta Gipuzkoako Neguko XII. Sarian asteburuan


Gure klubak hitzordu bikoitza izango du berriro ere, kasu honetan Andoaingo Alluralden eta Bergarako Agorrosinen.

Alde batetik, Gipuzkoako Neguko Txapelketarako sailkatu ez diren igerilariak Gipuzkoako XII. Neguko Sarian izango dira, larunbat arratsaldean Andoaingo Allurralden. Gipuzkoa osoko 11 taldetako 160 igerilari arituko dira lehian. Gure taldeak bi ordezkari izango ditu bertan. Sariaren webgunerako esteka: https://gipuzkoakosaria.buruntzaldeaikt.eus/

Bestalde, Bergarako Agorrosin kiroldegian Infantil, Junior eta Absolutu mailako Gipuzkoako Neguko Txapelketa jokatuko da. Txapelketa larunbatean eta igandean ospatuko da, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan. Kategoriako hauetako gainontzeko taldekideak bertan izango dira.
 
Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa.html#deialdiak



Iruzkinak