Pasa den larunbatean, gure taldeko txikienek euren Test/KZL Ligari jarraipena eman zioten laugarren jardunaldiarekin. Aurrekoa bezela, laugarren jardunaldi hau Ordizian ospatu genuen, Majori kiroldegian eta bertan, gure taldetik, adin tarte honetako 19 haur aritu ziren.
Jardunaldi osoa benjamin kategoriakoa izanik, 2012 eta 2013ko haurrek, tximeleta estiloko 25 metroko proba izan zuten eta saio amaieran bular estiloko 6x25 errelebu mistoan parte hartzeko aukera ere izan zuten. Haur hauentzat garrantzitsuena arautegiaren inguruko ezagutza eta estiloen ikaskuntza izanik denak primeran aritu zirela esan behar dugu. Adin tarte honetan aritu ziren 2013ko haurrak Kerman Miguel, Urko Azpiazu eta Axel Fuertes izan ziren eta 2012koak aldiz Izaro Bautista, June Apeztegia, Amy Y. Sanchez, Aiala Erro, Aizpea Barcina, Eneko Isasa, Aitor Ormazabal, Iker San José, Juren A. Matailo eta Iker García.
Benjamin kategorian baita ere, baina helduxeagoetan, 2011ko neska-mutilek eta 2010eko mutilek 200 edo 400 librea eta 100 lau estiloetako probak izan zituzten aukeran. Hauek ere primeran aritu ziren, logikoa den bezala, txikienak baino segurtasun eta ezagutza handiagoarekin. Adin tarte honetan aritu ziren Itxaso Iparragirre, Nora Rey, Oier Ormazabal, Ander Martinez, Liher Albizu eta Jon Isasa.
Jardunaldi honetan, aurrekoan bezela, berriro ere normalean guztientzat ikasteko zailenak diren aldi bereko estiloetan egin behar izan zituzten probak txikienek (benjamin A kategoriak), tximeleta estiloan banakako probatan eta bular estiloan errelebuan. Alde horretatik, jardunaldi zaila izan zen. Tximeleta estiloko banakako probatan zuten denek arreta jarrita. Koordinazio orokorra ikasteaz gain, teknikoki oso exigentea den estiloa da tximeleta eta, metroak aurrera egin ahala, adin hauetan, gero eta zailago bihurtzen den estilo bat da. Logikoa den bezala, oraindik ere ikasten jarraitu behar duten arren, bikain aritu ziren denak eta entrenamenduetan erakutsitako erraztasun berberarekin aritu ziren jardunaldian ere.
Helduxeagoak (benjamin B kategoriakoak) ere oso ondo aritu ziren, 200 libre sendo bat egiteko gai izan ziren eta lau estiloetako 100 metroetan ere gogotsu eta egoki lehiatu ziren. Estilo libreko 200 metrokoetan, Itxaso Iparragirre, Nora Rey, Oier Jauregi eta Liher Albizu lehen 3-4 postuetan sailkatuta amaitu zuten eta lau estiloetako 100 metrokoetan Itxaso Iparragirre izan adin adineko azkarrena, kronoa 1:42,06an geratuz. Saioa amaitzeko, mutilek 4x50 lau estiloetako errelebua izan zuten eta Jon Isasak, Ander Martinezek, Oier Jauregik eta Liher Albizuk osatutako laukotea hirugarren postuan sailkatu zen, Ordiziako taldetik 9 ehuneko eskasera.
Aupa Buruntxikiak!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina