BERTIZERA IRTEERA


Apirilaren 22tik 23ra bitartean Bertiz-era egingo dugun irteeraren zehaztasunak uzten dizkizuegu.

Hemendik aurrera eta apirilaren 12ra arte (barne) lehendik izen ematea egin ez duenak, egin dezake, eta irteerara joan ahal izango du 28 plazara iritsi arteko margenean. Izena emateko modua diru sarrera egitea izango da.

Gurasoen baimen orria eta beharrezko dokumentuak bete eta bidaltzea ezinbestekoa da
Inprimakia bidaltzeko azken eguna apirilaren 12a izango da.

Inprimakia betetzeko, izan itzazu prest honakoak: 
  • haurraren osasun txartelaren kopia edo argazkia
  • elikadura behar berezirik balego medikuaren edo gurasoen ziurtagiria



~ ~ ~ ~ ~ ~

Bidai plana

Irteera: apirilaren 22an goizean.
Itzulera: apirilaren 23an arratsaldean.
Ostatua eta Otorduak: Egonaldia Legasako “Kattalin aterpetxea”n egingo dugu.
  • 22ko bazkaria norberak eraman beharko du.

Aurreko urteren batean egindako jardueren argazkiak hemen ikusi ditzakezue: BERTIZ 1 Bilduma eta BERTIZ 2 Bilduma.

Eraman beharrekoak

Ezinbestekoa:
  • Lehen eguneko bazkaria (tuper batean edo bokadiloan, bakoitzak nahiago duen moduan)
  • Lo egiteko zakua
Uretako jardueretarako (Arroilak):
  • Bainujantzia
  • Eskuoihala
  • Uretan sartzeko eta bustitzeko zapatila eta galtzerdi zaharrak
Orokorra:
  • Nork bere aldatzeko barruko arropa
  • Nork bere garbitasun pertsonalerako elementuak
  • Eskuoihala dutxarako
  • Oinetako, galtza, kamixeta, jertse erosoak
  • Xira bat, euria egingo balu erabili ahal izateko
  • Linterna
Eraman ezin dena:
  • Smartphone-ak, tabletak, kontsolak, ... aisialdi elektronikoa orokorrean.







📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko

Iruzkinak