Gaztetxoek etengabeko ikaskuntzan jarraitzen dute


Alebinen taldeak, euren ligako bosgarren jardunaldia Andoaingo Allurralde kiroldegian izan zuen pasa den larunbatean. Bertan alebin kategorian, gure taldeko 13 haur izan ziren lehian.

Jardunaldi honetarako adin tarte honetako haurrek proba desberdinak izan zituzten. Gizonezko batzuk 1500 librean eta 200 bular proban aritu ziren, beste batzuk 100 librean eta 200 bular probatan. Emakumezkoetan, batzuk 200 tximeleta proban lehiatu zire eta beste batzuk 100 librean eta 200 bizkar proban.

Jardunaldiari hasiera gizonezkoen 1500 libreak eman zion eta gureak urduri bazeuden ere, proban aritu ziren laurek bikain egin zioten aurre lehen aldiz burutzen zuten proba honi. Inoiz egin gabea zutenez, erreferentzia garbirik ere ez zuten eta beraz, probaren nondik norakoa ezagutzeko eta lehen aldiz proba hau burutzeko parada izan zen. Proba honetan Oihan Matute, Mario Amantegi, Ibon Elola eta Iñaki Garcia aritu ziren eta laurak bikain aritu zirela esan beharra daukagu. Lau gizonezko hauek 200 bular proban ere aritu ziren lehian eta lehen esfortzuaren ondoren, bigarren honetan ere gogotsu aritu ziren, laurak lehen 4 postuetan sailkatuz.

Gizonezkoen distantzia luzeko proba bezain mardula izan zen 2010eko lau neskek burututako 200 tximeletakoa ere. Proba honetan Nora Miguelez, Amaiur Iparragirre, Saray Lobato eta Nora Atxaga aritu ziren lehian eta laurak bikain aritu ziren. 1500a bezain luzea ez, baina teknikoki oso exigentea da proba hau, eta momentu oro mugimendu egokiak mantentzera behartzen zaituen estiloa da. Zentzu horretan bikain aritu ziren laurak, lasaitasunez igeri eginez eta proba aurrera atera ahal izateko teknikoki lan haundia eginez.

1500 librean edo 200 tximeletan ez, baina jardunaldiko gainontzeko probatan, Ane Meyer, Lucia Rey, Laida Guerrero, Kimetz de la Cruz eta Asier Bárcena aritu ziren. Guztiek aurrez zituzten markak hobetzea lortu zuten eta ikaskuntza prozesuan aurrera doazela erakutsi zuten, teknikoki aurrera pausoak emanez, erronka berriei aurre eginez eta euren ibilbidean aurrera jarraituz.

Allurralden ospatutako bosgarren jardunaldiarekin eta beste bi jardunaldiren faltan, badira zenbait jada Udako Gipuzkoako Txapelketarako zein Udako Euskal Herriko Txapelketarako gutxienekoak lortu dituzten alebinak.

Gauzak horrela, Gipuzkoakorako sailkapena honakoek lortu dute jada: Hodei Barcinak, Ohian Matutek, Mario Amantegik, Ibon Elolak, Iñaki Garciak eta Amaiur Iparragirrek. Euskal Herrikorako berriz, Iñaki García da oraingoz gutxienekoak dituen alebin bakarra (100 eta 200 bizkar probatan). Zentzu horretan, gureek falta diren bi jardunaldiak ondo aprobetxatzen jakingo dutela ziur daukagu.

Aupa Ekipo!! Burunpower!!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko

Iruzkinak