Nahia Zudaire Berlinen izango da


Ostegun honetatik igandera bitartean, martxoaren 31tik apirilaren 3ra bitartean, Nahia Zudaire taldekidea Berlin-en (Alemania) izango da "36. IDM Berlin Para Swimming World Series"ean lehian. Txapelketan Espainiako Selekzioarekin hartuko du parte Nahiak, igeriketa egokituan.

Lehiaketa honetan, Nahiak 100, 200, 400 eta 800 librean, 100 bular proban eta 200 lau estiloetan hartuko du parte. Horretaz gain, Aberdeen-en egindako klase esleipena berraztertzeko ere balioko dio Nahiari lehiaketa honek.

Deialdiaren eta lehiaketaren inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa.html#deialdiak

Animorik haundienak Nahia!! BRNPWR!!



📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko

Iruzkinak