PANTICOSARA IRTEERA


Apirilaren 19tik 23ra bitartean Panticosara/Pueyo de Jaca-ra egingo dugun irteeraren zehaztasunak uzten dizkizuegu.

Gurasoen baimen orria bete eta bidaltzea ezinbestekoa da.
Inprimakia bidaltzeko azken eguna apirilaren 19a izango da.



~ ~ ~ ~

Bidai plana

Irteera: apirilaren 20an goizean. 
  • 9:30etan Lasarte-Oriako Zaharren Egoitzako geltokian eta 9:45etan Andoaingo merkatuko geltokian.

Itzulera: apirilaren 23an arratsaldean. 
  • 19:30etan Andoaingo merkatuko geltokian eta 19:45etan Lasarte-Oriako Zaharren Egoitzako geltokian.

Ostatua eta Otorduak: Egonaldia Pueyo de Jaca-ko “Quinta Vista Alegre” aterpean egingo dugu.


 
Eraman beharrekoak

Ezinbestekoa:
  • Lo egiteko zakua
  • NAN txartela edo kopia
  • Osasun txartelaren kopia
Entrenamendua:
  • Entrenamendurak material guztia: tabla, pull, aletak, palak, tuboa, goma, ...
Orokorra:
  • Nork bere aldatzeko barruko arropa
  • Nork bere garbitasun pertsonalerako elementuak
  • Kirol jarduerarako arropa
  • Eskuoihala dutxarako
  • Oinetako, galtza, kamixeta, jertse erosoak
  • Xira bat, euria egingo balu erabili ahal izateko
  • Linterna
  • Denborapasarako jolasak, ...




Iruzkinak