Alebin taldearen hasiera ona


Alebin taldeak bere lehiaketa denboraldiari hasiera eman zion joan den larunbatean Hernaniko igerilekuan ospatu zen Alebin Ligako 1. jardunaldiarekin. Gure klubeko honako kideak izan ziren lehian: Kimetz de la Cruz, Ohian Matute, Itxaso Iparragirre, Iñaki García, Ibon Elola eta Mario Amantegi. Seiek lehen jardunaldi oso ona egin zuten.

Denek izan zuten proba-programa bera; 200 libre hasteko eta 100 bular proba ondoren. Aipatzekoa da gure igerilarien jarduna, proba onak egiten badakitela erakutsi baitzuten, eta horren erakusle izan ziren guztiek lortutako lehen postuak.

Hurrengo jardunaldia Ordizian izango da alebin taldearentzat, eta banakako 200 lau estiloak, 100 librea eta gizonezkoen 4x200 estilo libreko errelebua izango dira proba egitarauko betebeharrak.

Ildo beretik jarraitu Ekipo! BrnPwr!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak